Udako ikastaroak 2023
Udako ikastaroak uztaila-iraila bitartean eskaintzen direnak dira. Ikastaro hauek 12 eguneko iraupena izaten dute eta 6 ikastaro izaten dira.
2023an sei ikastaro trinko eskainiko ditugu 16 urtetik gorako ikasleentzat.
Egutegia eta prezioak
Udako ikastaroen egutegia 2023
Ikastaroa | Egunak | Orduak | Prezioak (Barnetegian) | Prezioak (Pentsio erdian) |
Uztailaren 3tik 14ra | 12 | 96 | 515,00€ | 439,00€ |
Uztailaren 17tik 28ra | 12 | 96 | 515,00€ | 439,00€ |
Abuztuaren 1etik 12ra | 12 | 96 | 515,00€ | 439,00€ |
Abuztuaren 14tik 25era | 12 | 96 | 515,00€ | 439,00€ |
Irailaren 4tik 15era | 12 | 96 | 515,00€ | 439,00€ |
Irailaren 18tik 29ra | 12 | 96 | 515,00€ | 439,00€ |
Udako ikastaroak 12 egunekoak izaten jarraitzen dute eta egunean 8 eskola ordu eskaintzen dira, bi modalitateetan; pentsio osoa eta pentsio erdia.
Orain duzu HABEren azterketak edo bestelako oposizioetako euskara-probak prestatzeko aukera ezin hobea.
Bestalde, gure ikasleen gogobetetze-maila dela eta, gure Onlineko Barnetegia eskaintzen jarraituko dugu hura indartuz.
Animo!!, uztailetik aurrera ilusioz beteta zure zain egongo gara Zornotzako Barnetegian!!
Udako ordutegia
Ikastaro hauek ondorengo ordutegia izaten dute eta egunero egoten dira eskolak (asteburuak barne daude,egun guztiak dira lektiboak):
Udako ordutegia |
Gosaria: 8:00 |
Goizeko eskolak: 8:30-14:00 |
Bazkaria: 14:00 |
Arratsaldeko eskolak: 15:00-18:00 |
Kanpo ekintzak: 18:15-20:30 |
Afaria: 21:00 |
Mahai jokoak eta filmak: 21:30 |
Isiltasuna: 24:00 |
Idazkaritza: Zabalik 24 orduan |
Egonaldiari dagokionez, aukera bi dute ikasleek:
- Barne gelditzea (guretzat pentsio osokoak), eskolak eta egonaldia pentsio osoan
- Etxera joan lo egitera (guretzat pentsio erdia), eskolak eta bazkaria. Kanpo-ekitzetan esku hartzea dute.
Zornotzako Barnetegira etortzeko baldintza bakarra da 16 urte izatea ikastaroa hasi orduko.
Garesti? Merkeagotu!
Garesti? Merkeagotu dezagun! Ikusi DIRULAGUNTZAK. Edo lagun bat ekarri: Bi ikasle batera matrikulatzen badira %25eko deskontua aplikatuko zaio ikasle bakoitzari. Gauzak lagunekin egitea beti errazagoa da! :)
Udako online ikastaroak
Aurten, irailean online ikastaroak: A1-C1 mailak.
Matrikula egin nahi duzu?
Matrikula egiteko, deitu (946308304) edo idatzi email bat (info@zornotzakobarnetegia.eus).
Egingo duzun ikastarorako izen-ematea telefonoz edo emailez konfirmatu ondoren, Barnetegira etorri aurretik (ikastaroa hasi baino lehenago) matrikularen diru-kopurua banku-transferentzia bidez ordaindu behar duzu, kontzeptuan ikaslearen izen-abizenak adierazita.
Kutxabank : ES80/2095/0023/59/2023013535
Titularra: Aurten Bai Fundazioa