BOGA aplikazioa ezagutzen duzu? Euskara telefonotik zeure erritmora ikasteko tresna da, eta debalde eskuratu ahal duzu. Momentuz, A0tik A2.1era; laster, A2.2tik B2.1era ere izango dugu prest.
BOGA aplikazioa deskargatu eta partekatu!
BOGAren app berria prestatu dugu eta GooglePlayen duzue deskargatzeko aukera.
App berri honen ezaugarriak ondorengo hauek dira:
- Hasierako aplikazio honetan (aurrerago beste bat ateratzeko asmoa dugu) lehenengo 15 estratoak izango dira (A0A0tik A2A1era bitartekoa, baina zuzenketa automatikoa duten ariketak, bestelakoak idazlanak eta horrelakoak, adibidez, ez daude).
- Ikaslearen emaitzak eta progresioa gailuan bertan gordeko dira, soilik gailuan. Beraz, ikasleak aplikazioa gailu desberdinetan erabili nahi badu, erabiltzaile desberdinak erabili beharko ditu, erabiltzaile bat gailu bakoitzeko.
- Aplikazioa Android sistema operatiborako da.
- Aplikazioa doakoa da.
- Deskargatzeko helbidea: https://labur.eus/BOGA1