C2 ikastaroa - euskara 4. maila
1. Aukerak
- Aurrez aurre
- Online
2. Ordutegia eta egin beharreko lana, prozedura
Guztirako ordu kopurua berdina da bietan, baita egin beharrekoa ere.
Astean 5/6 orduko unitatea edo 10/12 orduko unitatea erdia. Aurrez aurrekoan ostiraletan dira ordu horiek. Onlinekoan nork bere ordutegia finkatu beharko du, baina ordu horiek bete.
Unitate bakoitza ekoizpen bat sortzera bideratuta dago edo ahozkoa gaia (onlinekoan grabatu behar dena) edo idatzia. Ekoizpenari balekoa eman behar dio tutoreak, eta eman arte ez du ikasleak unitatea bukatuta. Unitate guztiak bukatuta eta tutorearen oneritziarekin izan behar, maila gainditzeko azterketa egin ahal izateko.
Maila gainditzeko lehenengo proba martxoa inguruan, hori gaindituz gero ikasturteko deialdi bietara aurkeztu ahal izango da ikaslea.
Maila gainditzeko bigarren proba ekainean, hori gaindituz gero urtearen bigarren deialdira aurkeztu ahal izango da ikaslea.
3. Diagnosia: Gaitasun komunikatiboa ebaluatzen.
Hasierako ebaluazioaren helburua
- Ikasle bakoitzari buruzko diagnosia egin:
- Informazioa jaso (zertan asmatu duen, erroreak eta hutsegiteak,…).
- Datuak sailkatu (testuingurua, testu-arkitektura, gramatika, lexikoa, puntuazioa, ulermena,…).
- Landu beharrekoa zehaztu. Helburuak berrikusi.
- Taldearen diagnosia egin, helburuak eta unitateen antolaketa erabakitzeko.
4. Ikastaroaren ezaugarri orokorrak
HELBURUAK | Ekintza komunikatiboak burutzeko gaitzea. (Ikus C eranskina.) Erabiltzaile estrategikoa bilakatzea. |
EDUKIAK | Soziolinguistikoak: testu-generoa eta testuingurua. Testualak: testu-arkitektura. Estrategikoak: elementuen erabilera estrategikoa. Linguistikoak edo gramatikalak. |
METODOLOGIA | Partehartzailea eta praktikoa. Euskara ikastea euskaraz komunikatzen ikastea denez eta hitz egitea (zein idaztea) zerbait egitea, eginez ikasiko dugu egiten. Beraz, ikasleak beharrezkoa du ikastaroan parte hartzea eta inplikatzea. Elkarreragina eta bakarkako lana bideratuko da ikasgelan. Eta ikasgelaz kanpo ere ezinbestekoa izango da bakarkako lana. Unitate didaktikotan antolatuko da jarduna, eta bakoitzak bere helburu, eduki, jarduera eta ebaluazio-jarduerak izango ditu. |
EBALUAZIOA | Ebaluazio etengabea (ikaslearen karpeta). Bukaerako ebaluazioa (azterketa). Maila egiaztatzeko probak (HABE). |
OINARRIA | Ahozko eta idatzizko testuak. |
Denbora (ordutan) | 190 ordu
|
Egutegia/ordutegia | Online: 5-6 ordu astean Aurrez aurre: 5:15-6 ordu, ostiraletan |
Baliabideak | Ordenagailua eta helbide elektronikoa. |
5. Helburu orokorrak
C2 maila amaitzean, ikaslea gai izango da:
Ahoz
- Esparru akademikoan, azalpenak eta esplikazioak emateko gai bati buruz. Azalpenak, adibidez eta deskribapenez osatuko ditu, betiere hartzaileen zailtasun eta zalantzak argitzea xede.
- Bere lanean, iritziak emateko gai bati buruz. Iritzi horiek defendatu eta argudiatuko ditu, besteak konbentzitzeko eta zerbait egitera bultzatzeko asmoz.
- Maila bereko eta maila ezberdineko ezagun zein ezezagunen aurrean, iraganeko gertaera bat azaldu eta informazioa emateko, gaur egungo gertakariekin alderatuz eta sentimenduak adieraziz.
- Ezagun zein ezezagunen arteko elkarrizketa batean, arazo ezagun bat azaltzeko. Azalpena, argibideak eta instrukzioak emanez egingo du, informazioa eman eta eragina sortzeko asmoz.
- Elkarrizketatua izanez gero, batetik, gai bati buruzko azalpenak egin eta iritziak emateko; eta, bestetik, elkarrizketatzailearen asmoei erreparatu ondoren, asmo horiei erantzun gabe bere iritziak emateko.
- Hitzaldi baten atarian, hizlaria aurkezteko eta, hizlariaren ibilbidea adieraziz, honen parte hartzea justifikatzeko.
- Jendaurrean, gutxieneko iraupena duen hitzaldia emateko bere jakintza-esparruko gai batez.
- Gai batean aditua den neurrian, mahainguru batean parte hartzeko, azalpenak egin eta iritziak defendatuz bere ikuspuntua egoki aurkeztea xede.
Idatziz
- Dibulgazio mailako aldizkari batean, iritzi-artikulua idazteko gai bati buruz, xede izanik gaiari buruzko informazioa ematea eta gaiarekiko jarrera bat sortaraztea.
- Esparru akademikoan, testu esplikatiboa idazteko ikasleentzat, gai bati buruzko informazioa ematea xede, gaia erraz eta argi ulertzeko moduan.
- Dibulgazio-aldizkari batean, azalpen-artikulua egiteko, gai bati buruzko informazioa ematea eta gogoeta eragitea xede.
- Lan-esparruan, proiektu baten aurkezpen-txostena egiteko zuzendaritzari zein lankideei, xede izanik gai batekiko interesa piztea eta proiektuaren baliagarritasuna adieraztea.
- Lan-esparruan, urteko memoria egiteko lankideentzat eta zuzendaritzarentzat. (Edo, elkarte batean, zuzendaritza-batzorde zein bazkideentzat).
- Bera aditua den gaiari buruzko jardunaldi edo topaketa batzuetarako, komunikazio bat idazteko, kontuan izanik entzuleen aurrean irakurri beharko duela eta aldizkari batean argitaratu.
6. Edukiak
1. Ekintza komunikatiboaren
2. Eredu baten irakurketa:
- Testuingurua
- Testu-arkitektura
- Adierazle linguistikoak
3. Testu generoak
4. Sekuentzia motak
5. Interaktiboa ala ez-interaktiboa
6. Ahots enuntziatzaileak
7. Kohesioa
8. Izen kohesioa
9. Aditz kohesioa
10.Puntuazioa
7. Tutoretzak
Irakasle eta ikaslearen artean adostuko dira eta feedbacka jasotzeaz gain, ikastaroaren gaineko informazioa eta zalantzak argitzeko ere izango dira. Tutoretzetan ikasleak bakarka hartuko ditu irakasleak.
8. Egutegia (urria-ekaina)
- Ikastaroa online zein aurrez aurre izan, urriaren hasieran hasiko da.
- Ordurako irakaslea ikasleekin harremanetan jarri eta diagnosirako materialak bidaliko dizkie ikasleei.
- Horrela, hasierako saioa egiten denerako, diagnosia eginda izango dute eta saio horretan ikastaroaren aurreikuspena eta erabiliko diren baliabide teknologikoak aurkeztuko dira.
- Ikastaroko materialak moodle plataforman izango dituzte ikasleek.
- Ikastaroa ekainean amaituko da.
Ikastaroaren prezioa (aurrez aurre zein online): 670,00 €.
Garesti? Merkeagotu!
Garesti? Merkeagotu dezagun! Ikusi DIRULAGUNTZAK.
Matrikula egin nahi duzu?
Matrikula egiteko, deitu (946308304) edo idatzi email bat (info@zornotzakobarnetegia.eus).
Egingo duzun ikastarorako izen-ematea telefonoz edo emailez konfirmatu ondoren, Barnetegira etorri aurretik (ikastaroa hasi baino lehenago) matrikularen diru-kopurua banku-transferentzia bidez ordaindu behar duzu, kontzeptuan ikaslearen izen-abizenak adierazita.
Kutxabank : ES80/2095/0023/59/2023013535
Titularra: Aurten Bai Fundazioa