Hemen zaude

Zornotzako Barnetegia HABEk homologatutako euskaltegia da eta, ondorioz, honako dirulaguntzak dituzu aukeran:

EAEko ikasleentzako dirulaguntzak:

HABE > Ikasturtean zehar euskara-mailaren bat euskaltegiko edo autoikaskuntzarako zentro homologatuetako ebaluazioan gainditu edo HABEren egiaztatze-deialdietan agiria eskuratu edo maila horren baliokidea lortu duten ikasleek HABEren dirulaguntza eskuratu dezakete. Informazio gehiago, helbide honetan: https://www.habe.euskadi.eus/diru_laguntza/euskara-ikasleentzako-2023-urteko-dirulaguntzak/webhabe00-tramiteak/eu/

LANBIDE-HABE Hitzarmena > Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuak eta Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeak (HABE) akordioa egin dute, hizkuntza-gaikuntzako euskara-ikastaroak eskaintzeko Lanbidek profesional-ziurtagirirako programatutako prestakuntza-ekintzetan parte hartzen ari diren edo azken hiru urteotan horrelako ekintzak egin dituzten pertsonei, langabe zein landun. Informazio gehiago, helbide honetan: http://apps.lanbide.euskadi.net/apps/FR_CURSOS_HABE?LG=E

Udalak > Hainbat dira euskara ikastaroak diruz laguntzen dituzten udalak, besteak beste, honako hauek: Bilbo, Donostia, Gasteiz, Amorebieta-Etxano, Durango, Elorrio, Erandio… Informazio gehiago, zure udalean.

Administrazioko langileak > Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoko langileek dagokien erakundean eska dezakete euskara ikasteko dirulaguntza: Osakidetza, Hezkuntza, Udalak… Informazio gehiago, zure erakundean.

Nafarroako ikasleentzako dirulaguntzak:

Euskarabidea

Autonomia Erkidegotik kanpoko eta atzerriko ikasleentzako laguntzak:

Etxepare Euskal Institutua

Gure deskontuak

  • Bi ikasle batera matrikulatzen badira %25eko deskontua aplikatuko zaio ikasle bakoitzari. Gauzak lagunekin egitea beti errazagoa da! :)