Zornotzako Barnetegian helburu eta behar guztietarako ikastaroak eskaintzen ditugu. Gure xedea euskara ikasi edo bere euskara-maila hobetu nahi duenari zerbitzua ematea da.
Neguko ikastaroak
Barnetegiak urte osoan eskaintzen ditu euskarazko ikastaro trinkoak, maila eta iraupen desberdinekin. Ikastaro bakoitza hizkuntza mailaren arabera egokitzen da, talde txikietan eta giro euskaldun eta atseginean. Normalean hileko iraupen dute, eta egunero 6 eskola-ordu ematen dira astelehenetik ostiralera, bi modalitatetan: pentsio osoa edo pentsio erdia.
Udako ikastaroak
Udako ikastaroak uztaila-iraila bitartean eskaintzen dira. Udako ikastaroak 12 eguneko iraupena dute (asteburu bat barne) eta egunean 8 eskola-ordu eskaintzen dira, bi modalitatetan: pentsio osoa edo pentsio erdia.
Autoikaskuntza
Online ikastaroetan ikasleak jartzen du erritmoa, eta lan gehien bere kabuz egiten du nahi duen ordutegian eta eran. Bakarkako lanaz gain, mintzamen-saioak eta tutoretza-saioak ere izaten ditu.
C2 maila
C2 maila lortzeari begirako ikastaroak bi modalitatetan eskaintzen ditugu: online eta jardun bikoan. Online moduluan ikasleak lan gehien bere kabuz egiten du nahi duen ordutegian eta erritmoan. Bakarkako lanaz gain, mintzamen-saioak eta tutoretza-saioak ere izaten ditu. Jardun bikoan, ikastaro erdia online egiten da, eta beste erdia asteko saioan talde dinamikan.
Ingura
INGURA euskara modu errazean ikasteko herritarren eskura dagoen plataforma digital publikoa da. Plataformak, momentuz, A1 eta A2 mailako euskara ikastaro digitalak eskaintzen ditu, egoera eta azalpen bideoetan oinarritutako ariketa interaktiboekin.
H75 modulua
HABEren aztertketak prestatzeko online ikastaroak dira, nork bere erritmoan, tutore baten laguntzarekin. . 3 hilabeteko iraupena dute, eta barne hartzen ditu mintzamen-saioak, zuzenketak eta jarraipen pertsonalizatua, etxetik bertatik.
Mintzamena lantzeko ikastaroak
Idatzizko azterketa gainditu eta ahozkoa prestatu behar duzu? Ekainean eta azaroan (azterketaren data ofizialaren aurreko asteetan) zuretzako ikastaro berezia eskaintzen dugu.
Hizkuntza aholkularitza
Zornotzako Barnetegiak euskararen erabilera sustatzeko jarduerak eta zerbitzuak eskaintzen ditu. Horretarako, hizkuntzaren erabilera areagotu eta era sistematikoan kudeatzeko prozesua abian jartzeko zerbitzua eskaintzen du. Zerbitzu hori aholkularitza, metodologia parte-hartzailean eta etengabeko hobekuntza prozesuan oinarrituta dago.
Langileen prestakuntza
Zornotzako Barnetegian enpresaren egunerokotasunera moldatu egiten gara, eta enpresaren etengabeko formakuntzaren irizpideak gure egiten ditugu, erakundearen pertsonei zuzendutako eskola berezituak eskainiz. Horrela, enpresarako egokia den ordutegian eta modulazioan, enpresan bertan edota barnetegian burutzen ditugu berezko saio formatiboak.
