NEGUKO IKASTAROAK 2025 - 2026

Barnetegiak urte osoan eskaintzen ditu euskarazko ikastaro trinkoak, maila eta iraupen desberdinekin. Ikastaro bakoitza hizkuntza mailaren arabera egokitzen da, talde txikietan eta giro euskaldun eta atseginean.

Gure ikastaroak HABEren azterketak edo bestelako oposizioetako euskara-probak prestatzeko aukera ezin hobeak dira.

Hona hemen gure neguko ikastaroak, prezio eta egutegi eguneratuarekin.

Egutegia eta prezioak

IkastaroaIkastaroaIraupenaPrezioa pentsio osoanPrezioa pentsio erdian
Urria1etik 31ra23 egun660,00 €550,00 €
Azaroa3tik 28ra20 egun660,00 €550,00 €
Abendua1etik 19ra14 egun480,00 €395,00 €
Urtarrila7tik 30era18 egun595,00 €495,00 €
Otsaila2tik 27ra20 egun660,00 €550,00 €
Martxoa2tik apirilaren 1era21 egun 660,00 €550,00 €
Apirila13tik 30era14 egun480,00 €395,00 €
Maiatza4tik 29ra20 egun 660,00 €550,00 €
Ekaina1etik 26ra20 egun660,00 €550,00 €

*Prezioetan ostatu eta mantenu zerbitzuak sartzen dira.

Deskargatu egutegi osoa PDF formatuan

Gogoratu prezio bereziak daudela HABEren dirulaguntzaz 16 eta 18 urte bitarteko ikasleentzat C1 azterketa prestatzeko eta A1 eta A2 mailetarako. Informazio gehiago eta dirulaguntzak jasotzeko baldintzak ezagutzeko sakatu hemen.

EMAN IZENA

Neguko ordutegia 2025 - 2026

Ikastaroak astelehenetik ostiralera izaten dira, asteburuetan ez baitago eskolarik.

Ostiral arratsaldetan ez dago eskolarik. Idazkaritza 24 orduz dago zabalik.

Ordutegia ondorengoa da: 

ASTELEHENETIK OSTEGUNERA:
Gosaria: 8:30-9:00
Goizeko eskolak: 9:00-14:00 (atsedenaldia 11:30-12:00)
Bazkaria: 14:00
Arratsaldeko eskolak: 15:30-17:30
Kanpo-ekintzak: 18:00-20:00
Afaria: 20:30
Mahai-jokoak eta filmak: 21:00
Isiltasuna: 24:00
OSTIRALETAN:
Gosaria: 9:00 - 9:30
Goizeko eskolak: 9:30-14:00 (atsedenaldia 11:30-12:00)
Bazkaria: 14:00
ostiraletan arratsaldetan ez dago eskolarik
IDAZKARITZA: Zabalik 24 orduan

Matrikula egiteko aukerak eta baldintzak

Egonaldiari dagokionez, aukera bi dituzte ikasleek:

  • Pentsio osoa: Barne gelditzea. Eskolak eta egonaldia: gosaria, bazkaria, afaria eta lo bertan egitea. Kanpo-ekintzetan esku hartzeko aukera dute.
  • Pentsio erdia: Etxera joan lo egitera. Eskolak eta bazkaria bertan egitea. Kanpo-ekintzetan esku hartzeko aukera dute.

Zornotzako Barnetegian matrikulatzeko, ikasleak matrikulazioa gauzatzen duen urte naturalean 16 urte beteta edota betetzeko izan behar ditu.  

Dirulaguntzak eta deskontuak

Gauzak lagunekin egitea beti errazagoa denez, neguko ikastaro berean (pentsio erdian zein osoan) bi ikasle batera matrikulatzen bazarete Zornotzako Barnetegiak %25eko deskontua aplikatuko dizue ikasle bakoitzari.

Gainera, Zornotzako Barnetegia HABEk homologatutako euskaltegia denez, dirulaguntza desberdinak dituzu aukeran. 

Eskura dituzun dirulaguntza guztien informazio osoa hemen daukazu.

Oharra: deskontuak eta dirulaguntzak ezin dira metatu. 

 

EMAN IZENA