ONLINE IKASTAROAK
Ikasi euskara online, zure erritmora, tutore baten laguntzarekin.
Mintzamen-saioak, zuzenketak eta jarraipen pertsonalizatua, etxetik bertatik.
Zergatik aukeratu Zornotzako Barnetegia?
- Zure ordutegira egokituta: egin nahi duzunean.
- Tutore eta mintzamen-saioak: ez zaude bakarrik.
- Eduki digital errazak eta praktikoak.
- Entzunezko eta idatzizko ariketak.
- Komunitate euskalduna, motibazioz betea.
- Garapenaren jarraipena: emaitzak ikusten joan.
2025-2026 ikasturtea
- Ikastaroaren iraupena: 3 hilabete, 6 hilabete edo urte osoa.
- Mailak: A1etik C1eraino.
- Astean 4-5 orduko dedikazioa.
- Mintzamen-saioak talde txikitan.
Prezioak
- Urritik ekainera (9 hilabete) (190 ordu): 860,00 €
- Urritik abendura (3 hilabete) (75 ordu): 305,00 €
- Urtarriletik martxora (3 hilabete) (75 ordu): 305,00 €
- Apiriletik ekainera (3 hilabete) (75 ordu): 305,00 €
*A1, A2, C1 (16-18) dirulaguntzak
Nolakoa izango da prozesua?
- Izena ematea eta maila-proba burutu.
- Plataforma digitalera sartu.
- Astez aste jarduerak eta saioak egingo dituzu.
- Tutorearen feedback-a eta zuzenketak izango dituzu.
- Amaierako ebaluazioa eta ziurtagiria lortuko dituzu.
Metodologia zehatza:
- Ikasleak interneterako sarbidea beharko du.
- Ikaslea bakarrik arituko da, bere kontura nahi duenean. Astean gutxi gorabehera 5 ordu egin beharko du modu autonomoan, baina gehiago ere egiteko aukera izango du.
- Ikasleak programa horretan unitateak izango ditu. Unitateek helburu bat izango dute, eta trebetasun guztiak landuko dira.
Trebetasun hartzaileak: Entzumenak eta irakurmenak modu automatikoan edo zuzenketa-orria eskainiz zuzenduko dira; laburpena eskatzen ez bada, tutorearekin zuzenduko da.
Idazmena: Tutoreak idazlanen gaineko feedbacka emango dio ikasleari, eta gero, tutoretzan irakasleak beharrezko joz gero, feedbacka horren gaineko azalpenak ere emango dizkio ikasleari.
Mintzamen-saioak: Aurrez aurrekoak edota online, astean ordu bat. Online izanez gero, bideokonferentzia-plataformak erabiliko dira. Mintzamen-saioetan 4 ikasle izango dira normalean, eta unitateetan landutako helburuei begira antolatzen dira (aurkezpena, gaia, elkarreragina…).
Tutoretza-saioak: Bi astean behin, 30 minutuz, bakarka, ikaslearen eta tutorearen artean adostutako orduan. Aurrez aurrekoak edota online.
Zornotzako Barnetegiaren bermea
30 urteko esperientzia daukagu euskara irakasten. Online zein aurrez aurre, gure helburua da zuk euskara erabiltzea, ez soilik ikastea. Prest zaude zure euskara hobetzeko?

