NEGUKO IKASTAROAK 2026 - 2027
Barnetegiak urte osoan eskaintzen ditu euskarazko ikastaro trinkoak, maila eta iraupen desberdinekin. Ikastaro bakoitza hizkuntza mailaren arabera egokitzen da, talde txikietan eta giro euskaldun eta atseginean.
Gure ikastaroak HABEren azterketak edo bestelako oposizioetako euskara-probak prestatzeko aukera ezin hobeak dira.
Hona hemen gure neguko ikastaroak, prezio eta egutegi eguneratuarekin.
Egutegia eta prezioak
Deskargatu egutegi osoa PDF formatuan
| Ikastaroa | Datak | Iraupena | Prezioa pentsio osoan | Prezioa pentsio erdian |
| Urria | 1etik 30era (12an ez) | 21 egun | 675,00 € | 560,00 € |
| Azaroa | 2tik 27ra | 20 egun | 675,00 € | 560,00 € |
| Abendua | azaroaren 30etik 22ra (7an eta 8an ez) | 15 egun | 510,00 € | 420,00 € |
| Urtarrila | 7tik 29ra | 17 egun | 575,00 € | 475,00 € |
| Otsaila | 1etik 26ra | 20 egun | 675,00 € | 560,00 € |
| Martxoa | 1etik 23ra | 17 egun | 575,00 € | 475,00 € |
| Apirila | 5etik 30era | 20 egun | 675,00 € | 560,00 € |
| Maiatza | 3tik 28ra | 20 egun | 675,00 € | 560,00 € |
| Ekaina | maiatzaren 31etik ekainaren 25era | 20 egun | 675,00 € | 560,00 € |
Neguko ordutegia 2026 - 2027
Ikastaroak astelehenetik ostiralera izaten dira, asteburuetan ez baitago eskolarik.
Ostiral arratsaldetan ez dago eskolarik. Idazkaritza 24 orduz dago zabalik.
Ordutegia ondorengoa da:
| ASTELEHENETIK OSTEGUNERA: |
| Gosaria: 8:30-9:00 |
| Goizeko eskolak: 9:00-14:00 (atsedenaldia 11:30-12:00) |
| Bazkaria: 14:00 |
| Arratsaldeko eskolak: 15:30-17:30 |
| Kanpo-ekintzak: 18:00-20:00 |
| Afaria: 20:30 |
| Mahai-jokoak eta filmak: 21:00 |
| Isiltasuna: 24:00 |
| OSTIRALETAN: |
| Gosaria: 9:00 - 9:30 |
| Goizeko eskolak: 9:30-14:00 (atsedenaldia 11:30-12:00) |
| Bazkaria: 14:00 |
| Ostiraletan arratsaldetan ez dago eskolarik. |
| IDAZKARITZA: Zabalik 24 orduan |
Matrikula egiteko aukerak eta baldintzak
Egonaldiari dagokionez, aukera bi dituzte ikasleek:
- Pentsio osoa: Barne gelditzea. Eskolak eta egonaldia: gosaria, bazkaria, afaria eta lo bertan egitea. Kanpo-ekintzetan esku hartzeko aukera dute.
- Pentsio erdia: Etxera joan lo egitera. Eskolak eta bazkaria bertan egitea. Kanpo-ekintzetan esku hartzeko aukera dute.
Zornotzako Barnetegian matrikulatzeko, ikasleak matrikulazioa gauzatzen duen urte naturalean 16 urte beteta edota betetzeko izan behar ditu.
Dirulaguntzak eta deskontuak
Gauzak lagunekin egitea beti errazagoa denez, neguko ikastaro berean (pentsio erdian zein osoan) bi ikasle batera matrikulatzen bazarete Zornotzako Barnetegiak %25eko deskontua aplikatuko dizue ikasle bakoitzari.
Gainera, Zornotzako Barnetegia HABEk homologatutako euskaltegia denez, dirulaguntza desberdinak dituzu aukeran.
Eskura dituzun dirulaguntza guztien informazio osoa hemen daukazu.
Oharra: deskontuak eta dirulaguntzak ezin dira metatu.

