H75 ONLINE MODULUA
HABEren azterketa prestatzeko ikastaroa
Ikasi euskara online, zure erritmora, tutore baten laguntzarekin.
Mintzamen-saioak, zuzenketak eta jarraipen pertsonalizatua, etxetik bertatik.
Zergatik H75?
- H: HABEren azterketa prestatuko duzulako.
- 75: ikastaroan 75 ordu emango dituzulako.
- Ikastaroaren iraupena: 3 hilabete.
- Mailak: B1etik C2ra.
- Mintzamen-saioak talde txikitan.
- Eduki digital errazak eta praktikoak.
- Trebetasun guztiak.
- Garapenaren jarraipena: emaitzak ikusten joan.
- Tutorearen feedback-a eta zuzenketak.
Data eta prezioa
- 390,00 €
Nolakoa izango da prozesua?
- Izena ematea eta maila-proba burutu.
- Plataforma digitalera sartu.
- Jarduerak zure erritmora egingo dituzu.
- Tutorearen feedback-a eta zuzenketak izango dituzu.
- Amaierako ebaluazioa izango duzu.
Metodologia zehatza:
- 15 entzumen.
- 15 irakurmen.
- 15 idazmen.
- 15 mintzamen.
- Azalpen-bideoak.
- Gramatika lantzeko ariketak.
- Ikasleak interneterako sarbidea beharko du.
- Ikaslea bakarrik arituko da, bere kontura nahi duenean. Astean gutxi gorabehera 5-6 ordu egin beharko du modu autonomoan, baina gehiago ere egiteko aukera izango du.
Trebetasun hartzaileak: Entzumenak eta irakurmenak modu automatikoan zuzenduko dira; C2n laburpena eskatzen denez, tutorearekin zuzenduko da.
Idazmena: Tutoreak idazlanen gaineko feedbacka emango dio ikasleari, eta gero, tutoretzan irakasleak beharrezko joz gero, feedbacka horren gaineko azalpenak ere emango dizkio ikasleari.
Mintzamen-saioak: Astean ordubete, bideokonferentziaz eta talde txikietan, ikasleeen eta tutorearen artean adostutako orduan, astelehenetik ostegunera 9.00etatik 18:00etara bitartean edo ostiraletan 9:00etatik 14:00etara.
Tutoretza-saioak: Bi astean behin, 30 minutuz, bakarka, ikaslearen eta tutorearen artean adostutako orduan, goizeko 9.00etatik 18:00etara bitartean, online.
Zornotzako Barnetegiaren bermea
30 urteko esperientzia daukagu euskara irakasten. Online zein aurrez aurre, gure helburua da zuk euskara erabiltzea, ez soilik ikastea. Prest zaude zure euskara hobetzeko?

