A1 eta A2 mailak: %50eko deskontuaz udaberrian
Euskara ikasten hasi nahi duzu? Edo, lehen urratsak emanda, zure mailan aurreapauso handia eman nahi duzu? A1 edo A2 maila gurekin egin nahi duzu?
Udaberrrian zuretzako eskaintza berezia prestatu dugu Zornotzako Barnetegian.
PREZIO BEREZIAK UDABERRIAN
Orain duzu HABEren A1 eta A2 mailetako egiaztagiria lortzeko aukera ezin hobea.
Egutegia eta prezioak*
Hona hemen gure udaberriko ikastaroak, %50eko prezioaz:
| Ikastaroak | Egunak | Orduak | Pentsio osoa | Pentsio erdia |
| Apirilaren 13tik maiatzaren 15era (A1 eta A2) | 24 | 146 | ||
| Maiatzaren 18tik ekainaren 12ra (A1 eta A2) | 20 | 120 |
*Prezioetan ostatu eta mantenu zerbitzuak sartzen dira.
HABEren dirulaguntzak
Gogoratu, gainera, prezio bereziak daudela HABEren dirulaguntzaz A1 eta A2 mailetarako. Ikusi dirulaguntza jasotzeko baldintzak*.
Hona hemen udaberriko ikastaroen prezioak HABEren dirulaguntzaz:
| Ikastaroak | Egunak | Orduak | Pentsio osoa | Pentsio erdia |
| Apirilaren 13tik maiatzaren 15era (A1 eta A2) | 24 | 146 | ||
| Maiatzaren 18tik ekainaren 12ra (A1 eta A2) | 20 | 120 |
*Ohar garrantzitsuak:
- Dirulaguntza hauek behin baino ezin dira eskatu.
- Ikasleak honako abiapuntua izan behar du:
- A1 mailan A0A0 edo A1A0
- A2 mailan, A1A1 edo A2A1
- Gutxienez, asistentzairen %75 bete behar da.
- Ikastaroa bukatzean, gutxienez, trebetasun batean aurrerapena lortu behar da.
Udaberriko ordutegia 2025 - 2026
Ikastaroak astelehenetik ostiralera izaten dira, asteburuetan ez baitago eskolarik.
Ostiral arratsaldetan ez dago eskolarik. Idazkaritza 24 orduz dago zabalik.
Ordutegia ondorengoa da:
| ASTELEHENETIK OSTEGUNERA: |
| Gosaria: 8:30-9:00 |
| Goizeko eskolak: 9:00-14:00 (atsedenaldia 11:30-12:00) |
| Bazkaria: 14:00 |
| Arratsaldeko eskolak: 15:30-17:30 |
| Kanpo-ekintzak: 18:00-20:00 |
| Afaria: 20:30 |
| Mahai-jokoak eta filmak: 21:00 |
| Isiltasuna: 24:00 |
| OSTIRALETAN: |
| Gosaria: 9:00 - 9:30 |
| Goizeko eskolak: 9:30-14:00 (atsedenaldia 11:30-12:00) |
| Bazkaria: 14:00 |
| Ostiraletan arratsaldetan ez dago eskolarik. |
| IDAZKARITZA: Zabalik 24 orduan |
Matrikula egiteko aukerak eta baldintzak
Egonaldiari dagokionez, aukera bi dituzte ikasleek:
- Pentsio osoa: Barne gelditzea. Eskolak eta egonaldia: gosaria, bazkaria, afaria eta lo bertan egitea. Kanpo-ekintzetan esku hartzeko aukera dute.
- Pentsio erdia: Etxera joan lo egitera. Eskolak eta bazkaria bertan egitea. Kanpo-ekintzetan esku hartzeko aukera dute.
Zornotzako Barnetegian matrikulatzeko, ikasleak matrikulazioa gauzatzen duen urte naturalean 16 urte beteta edota betetzeko izan behar ditu.
Dirulaguntzak eta deskontuak
Gainera, Zornotzako Barnetegia HABEk homologatutako euskaltegia denez, dirulaguntza desberdinak dituzu aukeran. Informazio osoa hemen daukazu.
Oharra: deskontuak eta dirulaguntzak ezin dira metatu.


