Hemen zaude

C2 ikastaroa - 2023-2024

1. AUKERAK

  • Jardun bikoa: aurrez aurre eta online
  • Online

2. ORDU-KOPURUA

  • Irakastorduak: 190
    • Jardun bikoa: astean, 3 ordu, aurrez aurre eta 3 ordu asinkrono, Moodlen.
    • Online: astean, 6 ordu asinkrono, Moodlen.
  • Tutoretzak: 15 minutu, bi asterik behin. Ordua irakasle eta ikaslearen artean adostuko dira, urte guztirako ordua adostuko da.

3. LAN EGITEKO MODUA

  • Ikasturtea unitate didaktikotan banatuta dago, unitate bakoitza testuinguru jakin bat lantzera bideratuta dago; hain zuzen, testu-eredu batean oinarritutako lanketa izango du abiapuntu eta helburu. 
  • Unitate-amaieran, ahoz edo idatziz, ikasleak ekoizpena entregatu behar du, eta balekoa eman behar dio tutoreak; eman arte ikasleak ez du unitatea gaindituko. Unitateak zein azterketak gainditu behar dira ikastaroa gainditzeko. 

4. GAITASUN KOMUNIKATIBOA EBALUATZEKO PROBAK

DIAGNOSIA

  • Ikastaroa hasi baino ez egiten da
  • Helburuak
    1. Ikasle bakoitzaren abiapuntua zehaztu
    2. Taldearen diagnosia egin, helburuak eta unitateen antolaketa egokitzeko

TARTEKO PROBA

  • Martxoa inguruan egiten da
  • C2C2 maila gaindituz gero, lehenengo deialdiko azterketara joan ahal da ikaslea (eta bigarrenera)

AMAIERAKO PROBA

  • Maiatza aldera egiten da
  • C2C2 maila gaindituz gero, bigarren deialdiko azterketara joan ahal da ikaslea (eta hurrengo ikasturteko lehenengora)

*C2C2 maila gainditzeko baldintzak:

  • Ikastaroan agindutako lanen %75 gainditzea (epearen barruan)
  • Asistentziaren %80 betetzea
  • Ebaluazio-azterketa gainditzea

5. IKASTAROAREN EZAUGARRI OROKORRAK

HELBURUAK

Erabiltzaile aditua-maila lortzea.

EDUKIAK

Soziolinguistikoak: testuingurua.

Testualak: testu-arkitektura.

Estrategikoak: elementuen erabilera estrategikoa.

Linguistikoak edo gramatikalak.

METODOLOGIA

Parte-hartzailea eta praktikoa.

Elkarreragina eta bakarkako lana.

Unitate didaktikoetan antolatutakoa.

EBALUAZIOA

Diagnosia.

Ebaluazio etengabea.

Autoebaluazioa.

Tarteko eta amaierako proba.

Bukaerako ebaluazioa.

Maila egiaztatzeko probak (HABE).

OINARRIA

Ahozko eta idatzizko testuak.

DENBORA (ORDUTAN)

190 irakastordu

500 ikastordu

ORDUTEGIA

Online: 6 irakastordu astean (Moodle).

Jardun bikoa: 6 irakastordu astean (aurrez aurre eta Moodle).

6. HELBURU OROKORRAK

C2  maila amaitzean, ikaslea gai izango da:

Ahoz

  • Esparru akademikoan, azalpenak eta esplikazioak emateko gai bati buruz. Azalpenak, adibidez eta deskribapenez osatuko ditu, betiere hartzaileen zailtasun eta zalantzak argitzea xede.
  • Bere lanean, iritziak emateko gai bati buruz. Iritzi horiek defendatu eta argudiatuko ditu, besteak konbentzitzeko eta zerbait egitera bultzatzeko asmoz.
  • Maila bereko eta maila ezberdineko ezagun zein ezezagunen aurrean, iraganeko gertaera bat azaldu eta informazioa emateko, gaur egungo gertakariekin alderatuz eta sentimenduak adieraziz.
  • Ezagun zein ezezagunen arteko elkarrizketa batean, arazo ezagun bat azaltzeko. Azalpena, argibideak eta instrukzioak emanez egingo du, informazioa eman eta eragina sortzeko asmoz.
  • Elkarrizketatua izanez gero, batetik, gai bati buruzko azalpenak egin eta iritziak emateko; eta, bestetik, elkarrizketatzailearen asmoei erreparatu ondoren, asmo horiei erantzun gabe bere iritziak emateko.
  • Hitzaldi baten atarian, hizlaria aurkezteko eta, hizlariaren ibilbidea adieraziz, honen parte hartzea justifikatzeko.
  • Jendaurrean, gutxieneko iraupena duen hitzaldia emateko bere jakintza-esparruko gai batez.
  • Gai batean aditua den neurrian, mahainguru batean parte hartzeko, azalpenak egin eta iritziak defendatuz bere ikuspuntua egoki aurkeztea xede.

Idatziz

  • Dibulgazio mailako aldizkari batean, iritzi-artikulua idazteko gai bati buruz, xede izanik gaiari buruzko informazioa ematea eta gaiarekiko jarrera bat sortaraztea.
  • Esparru akademikoan, testu esplikatiboa idazteko ikasleentzat, gai bati buruzko informazioa ematea xede, gaia erraz eta argi ulertzeko moduan.
  • Dibulgazio-aldizkari batean, azalpen-artikulua egiteko, gai bati buruzko informazioa ematea eta gogoeta eragitea xede.
  • Lan-esparruan, proiektu baten aurkezpen-txostena egiteko zuzendaritzari zein lankideei, xede izanik gai batekiko interesa piztea eta proiektuaren baliagarritasuna adieraztea.
  • Lan-esparruan, urteko memoria egiteko lankideentzat eta zuzendaritzarentzat. (Edo, elkarte batean, zuzendaritza-batzorde zein bazkideentzat).
  • Bera aditua den gaiari buruzko jardunaldi edo topaketa batzuetarako, komunikazio bat idazteko, kontuan izanik entzuleen aurrean irakurri beharko duela eta aldizkari batean argitaratu.

7. EDUKIAK

Testuingurua eta ekintza komunikatiboa:


Testu-arkitektura:

Testuaren azpiegitura orokorra

  • Plan orokorra
  • Sekuentziak
  • Interaktibotasuna

Testualizatze-mekanismoak (loturak)

  • Konexioa: testu-antolatzaileak
  • Izen-kohesioa
  • Aditz-kohesioa

Ardura enuntziatiboaren mekanismoak

  • Ahots enuntziatzaileak
  • Modalizazioa

8. EGUTEGIA ETA PREZIOA

EPEAFASEA
UrriaAurkezpena, diagnosia eta hasiera
Urria-martxoaEkintza komunikatiboa eta testu-arkitektura
MartxoaTarteko ebaluazioa
Apirila-maiatzaAzterketarako prestakuntza
MaiatzaAmaierako ebaluazioa

Ikastaroaren prezioa (aurrez aurre zein online): 710,00 €.

Interesaturik al zaude?

Garesti? Merkeagotu!

Garesti? Merkeagotu dezagun! Ikusi DIRULAGUNTZAK.

Matrikula egin nahi duzu?

Matrikula egiteko, deitu (946308304) edo idatzi email bat (info@zornotzakobarnetegia.eus).
Egingo duzun ikastarorako izen-ematea telefonoz edo emailez konfirmatu ondoren, Barnetegira etorri aurretik (ikastaroa hasi baino lehenago) matrikularen diru-kopurua banku-transferentzia bidez ordaindu behar duzukontzeptuan ikaslearen izen-abizenak adierazita.

Kutxabank : ES80/2095/0023/59/2023013535
Titularra: Aurten Bai Fundazioa

Matrikula egin >>>