NEGUKO IKASTAROAK 2025 - 2026

Neguko ikastaroak urritik ekainera bitartekoak dira. Ikastaro hauen iraupena hiru astekoa izaten da gutxi gorabehera, eta guztira urtean 8 edo 9 ikastaro egoten dira.

Orain duzu HABEren azterketak edo bestelako oposizioetako euskara-probak prestatzeko aukera ezin hobea.

Neguko ikastaroen egutegia eta prezioak

Deskargatu Neguko Egutegia: ikastaroak 2025-2026

IkastaroaEgunakPrezioak: pentsio osoanPrezioak: pentsio erdian
Urriaren 1etik 31ra23660,00 €550,00 €
Azaroaren 3tik 28ra20660,00 €550,00 €
Abenduaren 1etik 19ra14480,00 €395,00 €
Urtarrilaren 7tik 30era18595,00 €495,00 €
Otsailaren 3tik 27ra20660,00 €550,00 €
Martxoaren 2tik apirilaren 1era21660,00 €550,00 €
Apirilaren 13tik 30era14480,00 €395,00 €
Maiatzaren 5etik 30era20660,00 €550,00 €
Ekainaren 1etik 26ra20660,00 €550,00 €

EMAN IZENA

Neguko ordutegia 2025 - 2026

Ikastaro hauek astelehen ostiral bitartekoak izaten dira eta ordutegia ondorengoa da (asteburuetan ez dago eskolarik).

Neguko ordutegia

ASTELEHENETIK OSTEGUNERA:
Gosaria: 8:30-9:00
Goizeko eskolak: 9:00-14:00 (atsedenaldia 11:30-12:00)
Bazkaria: 14:00
Arratsaldeko eskolak: 15:30-17:30
Kanpo ekintzak: 18:00-20:00
Afaria: 20:30
Mahai jokoak eta filmak: 21:00
Isiltasuna: 24:00
OSTIRALETAN:
Gosaria: 9:00 - 9:30
Goizeko eskolak: 9:30-14:00 (atsedenaldia 11:30-12:00)
Bazkaria: 14:00
ostiraletan arratsaldetan ez dago eskolarik
IDAZKARITZA: Zabalik 24 orduan

Matrikula egiteko aukerak

Egonaldiari dagokionez, aukera bi dituzte ikasleek:

  1. Barne gelditzea - pentsio osokoak: eskolak eta egonaldia pentsio osoan (gosaria, bazkaria, afaria).
  2. Etxera joan lo egitera - pentsio erdia: eskolak eta bazkaria. Kanpo-ekitzetan esku hartzea dute.

Zornotzako Barnetegian matrikulatzeko ikasleen gutxieneko adina 16 urtekoa da (matrikulatzeko unean beteta, edota matrikulazioa gauzatzen den urte naturalean betetzekoa).

Dirulaguntzak

Zornotzako Barnetegia HABEk homologatutako euskaltegia da eta, ondorioz, honako dirulaguntzak dituzu aukeran: DIRULAGUNTZAK.
Gure deskontuak: neguko  ikastaroetan (pentsio erdian zein osoan) bi ikasle batera matrikulatzen badira %25eko deskontua aplikatuko zaio ikasle bakoitzari. Gauzak lagunekin egitea beti errazagoa da!

Deskontu eta dirulaguntzak ezin dira metatu.

Matrikula egin nahi duzu euskara ikastaroan?

Matrikula egiteko, deitu (946 308 304), idatzi email bat (info@zornotzakobarnetegia.eus), edo formularioa bete.
Egingo duzun ikastarorako izen-ematea telefonoz edo emailez konfirmatu ondoren, Barnetegira etorri aurretik (ikastaroa hasi baino lehenago) matrikularen diru-kopurua banku-transferentzia bidez ordaindu behar duzu kontzeptuan ikaslearen izen-abizenak adierazita.

Kutxabank: ES80 2095 0023 59 2023013535
Titularra: Aurten Bai Fundazioa

EMAN IZENA