Hemen zaude

Neguko euskara ikastaroak barnetegian 2023 - 2024

Neguko ikastaroak urritik ekainera bitartekoak dira. Ikastaro hauen iraupena hilabetekoa izaten da gutxi gorabehera, eta guztira urtean 8 edo 9 ikastaro egoten dira.


INFORMAZIO GARRANTZITSUA!

Datorren ikasturterako, neguko ikastaroetan, hau da 2023ko urritik- 2024ko ekainara arteko matrikuletan martxan daukagun deskontua:
Bi ikasle batera matrikulatzen badira %25eko deskontua aplikatuko zaio ikasle bakoitzari. Gauzak lagunekin egitea beti errazagoa da! :)


Ikastaro hauek astelehen ostiral bitartekoak izaten dira eta ordutegia ondorengoa da (asteburuetan ez dago eskolarik).

Neguko ordutegia (apiriletik aurrera)

ASTELEHENETIK-OSTEGUNERA:
Gosaria: 8:30-9:00
Goizeko eskolak: 9:00-14:00 (atsedenaldia 11:30-12:00)
Bazkaria: 14:00
Arratsaldeko eskolak: 15:30-17:30
Kanpo ekintzak: 18:00-20:00
Afaria: 20:30
Mahai jokoak eta filmak: 21:00
Isiltasuna: 24:00
OSTIRALETAN:
Gosaria: 9:00 - 9:30
Goizeko eskolak: 9:30-14:00 (atsedenaldia 11:30-12:00)
Bazkaria: 14:00
ostiraletan arratsaldetan ez dago eskolarik
Idazkaritza: Zabalik 24 orduan

Egonaldiari dagokionez, aukera bi dute ikasleek:

  1. Barne gelditzea (guretzat pentsio osokoak), eskolak eta egonaldia pentsio osoan.
  2. Etxera joan lo egitera (guretzat pentsio erdia), eskolak eta bazkaria. Kanpo-ekitzetan esku hartzea dute.

Zornotzako Barnetegira etortzeko baldintza bakarra: gutxieneko adina 16 urte 2024an.

Neguko ikastaroen egutegia 2023 - 2024

Deskargatu Neguko ikastaroak 2023-2024

 

IkastaroaEgunakOrduakPrezioak: pentsio osoanPrezioak: pentsio erdian
Urriaren 2tik 27ra (12a jai eguna 13an eskolarik ez)18108581,00 €485,00 €
Urriaren 30etik azaroaren 24ra20120645,00 €539,00 €
Azaroaren 27tik abenduaren 15era (6 eta 7 eskola egunak)1484452,00 €377,00 €
Urtarrilaren 8tik otsailaren 2ra20120645,00 €539,00 €
Otsailaren 5etik martxoaren 1era20120645,00 €539,00 €
Martxoaren 4tik 27ra18108581,00 €485,00 €
Apirilaren 8tik 30era17102549,00 €458,00 €
Maiatzaren 2tik 31ra22132678,00 €566,00 €
Ekainaren 3tik 28ra20120645,00 €539,00 €
     

Interesaturik al zaude?

Garesti? Merkeagotu!

Garesti? Merkeagotu dezagun! Ikusi DIRULAGUNTZAK.

Matrikula egin nahi duzu euskara ikastaroan?

Matrikula egiteko, deitu (946308304) edo idatzi email bat (info@zornotzakobarnetegia.eus).
Egingo duzun ikastarorako izen-ematea telefonoz edo emailez konfirmatu ondoren, Barnetegira etorri aurretik (ikastaroa hasi baino lehenago) matrikularen diru-kopurua banku-transferentzia bidez ordaindu behar duzukontzeptuan ikaslearen izen-abizenak adierazita.

Kutxabank : ES80/2095/0023/59/2023013535
Titularra: Aurten Bai Fundazioa

Matrikula egin >>>