Hemen zaude

Aurrez aurreko ikastaro telematikoak 2022-2023

Ikastaroaren ezaugarriak

Ikastaroak aurrez aurrekoak dira, baina modu telematikoan, beraz, tutoreak jakinaraziko dizun helbidean bertaratu beharko zara eta bertan eskolak jaso. Helbide hori plataforma baterako sarbidea izango da, eta horrela gela birtual batean sartuko zara, bertan ikaskideak eta irakaslea izango ditugu.

Prozedura ohiko eskoletan dagoen berbera izango da. Irakasleak eta zeuek materialak moodle plataformaren bitartez jasoko dituzue eta azalpenak behar direnean pantaila partekatuta azalduko du zuzenean irakasleak.

Bertatik bertarako eskolak dira, baina teknologia berriak erabilita, horrekin lortzen duguna da etxetik bertatik eskolak hartu ahal izatea eta joan-etorrietan denborarik ez galtzea.

Ikastaroak astean 6 ordukoak izaten dira, astean bi egunetan, egun bakoitzean 3 ordu eta urrian hasi eta ekainera bitartekoak (210 ordu).

Mailak

A1, A2, B1, B2, C1.

Ikastaroen ordutegiak

Ordutegiak ikastaroa hasi aurretik zehaztuko dira, goizez (8:00-11:00) edo arratsaldez (17:00-20:00).

Ikastaroen prezioa 2022 - 2023

Urritik ekainera, 6 ordu astean: 525,00 €

Interesaturik al zaude?

Garesti? Merkeagotu!

Garesti? Merkeagotu dezagun! Ikusi DIRULAGUNTZAK.