2021/11/12

"Nola esan..." Gure post arrakastatsuenak

hiztegia instagramen

Sare sozialetako jarraitzaileek eskatuta, zerrenda hau prestatu dizuegu gure edukien artenan askoz hobeto bilatzeko zuen interesekoak diren esamoldeak. On egin!

Gehiago irakurri
2021/11/09

Ahozko azterketarako zenbait gomendio

Ahozko azterketarako zenbait gomendio

Azterketa idatzia gainditu duzu eta ahozko adierazpenerako trebetasunak indartu behar dituzu? Aholku batzuk ditugu zuretzat:

Azterketa eguna baino lehen egitekoak

1.- Jendaurrean hitz egin behar dugunean, edozelako azterketa, tesi, hitzaldi eta abarretan, zenbat eta entsegu gehiago egin, orduan eta kontrolatuago izango ditugu bai egoera bera, baita geure burua ere. Lasaiago egongo gara. Beraz,  AHAL BESTE AHOZKO EGIN hemendik eta azterketa egunera arte.

Gehiago irakurri
2021/09/28

Euskaltegietako ikasleentzako deialdia 2021 - HABE

Euskaltegietako ikasleentzako deialdia - 2021

Deialdian parte hartzeko ezinbesteko baldintza. HABEren erregistroan inskribatutako euskaltegi batean matrikulatuta egotea, betiere 2020ko ekainaren 1etik aurrera hasitako ikastaro batean.

Egutegia

Euskaltegietako ikasleentzako deialdiak bi azterketaldi izango ditu 2021 urtean: lehenengoa udaberrian eta bigarrena udazkenean.

Gehiago irakurri
2021/09/22

2021 - Udako ikastaroak amaitzear daude

Udako ikastaroak amaitzear daude, baina gu ez gara gelditu eta gelditzeko asmorik ere ez!
Egun hauetan Añanara joan gara; Iñaki Iza ezagutu dugu, pilotaria; Laidara joan gara, kayak egitera; Bizkargira ere igo gara.
Honelako bista ederrak ikusi dituzue beste inon?
Zornotzako Barnetegian ez duzue bakarrik euskara ikasten, euskaraz bizitzeko aukera ere izango duzue!

Gehiago irakurri
2020/10/30

Urriko ikastaroko argazkiak

Hona hemen hilabete honetan egin ditugun ekintzetako argazkiak. Urriko ikastaroa bukatu da, baina astelehenean bueltan izango gara azarokoarekin! Ordura arte, gozatu argazkiekin eta, nola ez, aprobetxatu asteburua!!

#GuHemenGaude #irekita

#aurrezaurrekoak #telematikoak #online

Gehiago irakurri
2020/10/23

Badator Euskaraldia 2020!

Euskaraldia

Badator, badator... Euskaraldia 2020! Bai, lagunok! Hilabete baino gutxiago falta da aurtengo ariketa soziala martxan jarri eta euskara kanpora ateratzeko, baita barrura sartzeko ere! Kanpora, kalera, plazara, parkera, mendira, edonora! Barrura, etxera, lanera, dendara, ikuskizunetara, denera!

Gehiago irakurri
2020/10/16

NOLAKOAK DIRA AURREZ AURREKO IKASTAROAK BARNETEGIAN?

Gogoratuko duzuenez, joan den astean, ikastaro telematikoen funtzionamendua azaldu genizuen. Zer diren, nola antolatzen ditugun, zein aukera eskaintzen dugun eta abar. Gaur, berriz, barnetegian bertan ematen ditugun aurrez aurreko eskolen inguruan idatziko dugu.

Nola aldatu da gure etxea eskola presentzialak eman ahal izateko? Eta bertan jateko, lo egiteko, hau da, bizitzeko? Hori argituko dizuegu gaur. Testuaren azpiko galerian argazkiak jarri ditugu, sarritan irudiekin ulertzen baita hitzekin baino hobeto! 

SARRERA/IRTEERAK

Gehiago irakurri
2020/10/09

Nolakoak dira ikastaro telematikoak?

Telematikoa gora, telematikoa behera, zenbat aldiz entzun eta esan ote dugu #telematiko hitza azkenaldian? Baina zer da telematikoa? Nolakoa da ikastaro telematiko bat? Nola dago antolatuta? Horixe erantzungo dugu gaur hementxe.

Gehiago irakurri
2020/10/02

Neguko ikastaroak abian dira: presentzial, telematiko zein online

Bai, jakin badakigu duela gutxi sartu garela udazkenean, eta negua urruti dagoela oraindik, baina, aizue! Neguko ikastaroak martxan dira gurean! Atzo hasi eta ekaina bukatu arte hilabetero izango duzue euskara ikasteari ekiteko (edo jarraitzeko) bidea gurean! Oraindik izena emateko garaiz zabiltzate, bizkor ibili!!

Gehiago irakurri
2020/09/24

Aukera berriak: barnetegia etxean

Urria ekaina bitartean astean sei orduko ikastaro telematikoak.

  • Ikasturte osoko ikastaroak urrian hasi eta ekainera arte.
  • Astean bitan, egunean hiru ordu.
  • Mailak > A2 - B1 - B2 - C1 

Ikasle batek bere esperientzia azaldu digu:

Gehiago irakurri

Orriak