Ikasblog zerbitzu berria
BARNETEGIA BARNETEGI BAITA BIRTUALA ERE
Barnetegia barnetegia egiten duen ezer badago, hori da euskaraz bizitzeko aukera ematen duen tokia dela. Horregatik eskolak bertan behera gelditzen zirela eta barnetegia ohiko barnetegian lekutu ordez, onlineko barnetegian lekutu behar zela jakin genuenean, ez genuen jakin erronka berri horri behar bezala erantzuten asmatuko ote genuen.
Gehiago irakurriItzuli eta DenboraZup!
Astero bezala, zuentzako interesgarria izan daitekeen informazioa partekatzera gatoz. Oraingo honetan, pare bat kontu aukeratu ditugu zuei aurkezteko: batetik, Itzuli aplikazioa eta, bestetik, DenboraZup! jokoa.
Gehiago irakurriFILMAK EUSKARAZ ETXEAN IKUSI NAHI?
Duela egun batzuk izan genuen Filmin Euskaraz online zinema plataformaren berri; hain zuzen ere, euskarazko lehen streaming kanala da berau. 40 filmekin hasi da martxan plataforma, baina eskaintza apurka-apurka zabaltzen joatea da sortzaileen asmoa. Ordainpekoa den zerbitzu sortu berri honek (hilabetean 8 euro balio du) 3 atal ditu, fikziozko filmak, dokumentalak eta haurrentzako filmak, hurrenez hurren, eta audioak zein azpitituluak ditu euskaraz. Aukera ona da, beraz, zinema euskaraz bizi nahi dugunontzat.
Gehiago irakurriOtsaileko argazki bilduma
TEKNOLOGIA EUSKARAREN IRAKASKUNTZAREN MESEDEAN
Aurten Bai Fundazioak 2019ko otsailean worldcafea antolatu zuen euskararen ingurune digitala zein den eta norantz doan aztertzeko asmoz. Bertan izandako hizlarien artean, Maite Goñik teknologiak euskararen irakaskuntzaren mesedean nola erabil daitezkeen azaldu zuen. Hitzaldi hari jarraituz, eta gaian gehiago sakontzeko, joan den azaroaren 30ean pare bat orduko saioa egin zuen barnetegian.
Gehiago irakurriTEKNOLOGIA EUSKARAREN IRAKASKUNTZAREN MESEDEAN
Txiletik Zornotzara
Azken urteotan ohitura dugun bezala, aurten ere atzerritik etorritako hainbat ikasle heldu dira gurera. Aurten Bai fundazioak eta Etxepare Euskal Institutuak urtero sinatzen dute euskara atzerrrian sustatzea helburu duen hitzarmena, eta helburu horri begira, bai neguan eta bai udan, herrialde ezberdinetako ikasleak izaten dira gure barnetegian, euskaran eta euskal kulturan murgilduta. Oraingo honetan, Txiletik etorritako bost ikasle izango ditugu otsaileko ikastaroan.
Gehiago irakurri