Euskararen Eguna ospatzeko lehiaketaren emaitzak
Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko, aurten, ikasleei zera eskatu diegu: euskal kantetako esaldi ederrenak, esanguratsuenak edota gustukoenak aukeratu eta margo ditzatela.
Hara hemen emaitza!! Itzelak zarete, kuadrilla! Eskerrik asko!!
Goian - gure irabazlearen argazkia!!! ZORIONAK, Ane!!! Zeu izan zara gure lehiaketako irabazlea, beraz zeuretzat izango da doako ikastaroa egiteko beka!
Gehiago irakurri
Euskararen eguna Barnetegian
Joan den abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko, ikasleei zera eskatu diegu: euskal kantutegiko esaldi ederrenak, esanguratsuenak edota gustukoenak aukeratu eta margo ditzatela.
Argazki honetan duzue lortutako emaitza, eta baietz ezagutu bertan irakur daitezkeen esaldi asko eta asko! Itzelak zarete, kuadrilla!
Eskerrik asko!!
Gehiago irakurriEuskararen eguna eta gure LEHIAKETA!!!
EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA 2021
Dakizuenez, abenduaren 3a da Euskararen Nazioarteko Eguna. Guztiontzat berezia den egun hori ospatzeko, ikasleon arteko LEHIAKETA txiki bat antolatzea erabaki dugu. Jakin nahi dugu zuentzat euskara zer den, euskaraz jakiteak edo ikasteak nola aldatu duen zuen bizitza, nola bizi duzuen euskara, edota nola bizi zareten eukaraz! Hau da, euskararen eta zuen arteko lotura zein den!
Gehiago irakurri"Nola esan..." Gure post arrakastatsuenak
Sare sozialetako jarraitzaileek eskatuta, zerrenda hau prestatu dizuegu gure edukien artenan askoz hobeto bilatzeko zuen interesekoak diren esamoldeak. On egin!
Gehiago irakurriAhozko azterketarako zenbait gomendio
Azterketa idatzia gainditu duzu eta ahozko adierazpenerako trebetasunak indartu behar dituzu? Aholku batzuk ditugu zuretzat:
Azterketa eguna baino lehen egitekoak
1.- Jendaurrean hitz egin behar dugunean, edozelako azterketa, tesi, hitzaldi eta abarretan, zenbat eta entsegu gehiago egin, orduan eta kontrolatuago izango ditugu bai egoera bera, baita geure burua ere. Lasaiago egongo gara. Beraz, AHAL BESTE AHOZKO EGIN hemendik eta azterketa egunera arte.
Gehiago irakurriEuskaltegietako ikasleentzako deialdia 2021 - HABE
Euskaltegietako ikasleentzako deialdia - 2021
Deialdian parte hartzeko ezinbesteko baldintza. HABEren erregistroan inskribatutako euskaltegi batean matrikulatuta egotea, betiere 2020ko ekainaren 1etik aurrera hasitako ikastaro batean.
Egutegia
Euskaltegietako ikasleentzako deialdiak bi azterketaldi izango ditu 2021 urtean: lehenengoa udaberrian eta bigarrena udazkenean.
Gehiago irakurri2021 - Udako ikastaroak amaitzear daude
Udako ikastaroak amaitzear daude, baina gu ez gara gelditu eta gelditzeko asmorik ere ez!
Egun hauetan Añanara joan gara; Iñaki Iza ezagutu dugu, pilotaria; Laidara joan gara, kayak egitera; Bizkargira ere igo gara.
Honelako bista ederrak ikusi dituzue beste inon?
Zornotzako Barnetegian ez duzue bakarrik euskara ikasten, euskaraz bizitzeko aukera ere izango duzue!
Urriko ikastaroko argazkiak
Hona hemen hilabete honetan egin ditugun ekintzetako argazkiak. Urriko ikastaroa bukatu da, baina astelehenean bueltan izango gara azarokoarekin! Ordura arte, gozatu argazkiekin eta, nola ez, aprobetxatu asteburua!!
#GuHemenGaude #irekita
#aurrezaurrekoak #telematikoak #online
Gehiago irakurriBadator Euskaraldia 2020!
Badator, badator... Euskaraldia 2020! Bai, lagunok! Hilabete baino gutxiago falta da aurtengo ariketa soziala martxan jarri eta euskara kanpora ateratzeko, baita barrura sartzeko ere! Kanpora, kalera, plazara, parkera, mendira, edonora! Barrura, etxera, lanera, dendara, ikuskizunetara, denera!
Gehiago irakurriNOLAKOAK DIRA AURREZ AURREKO IKASTAROAK BARNETEGIAN?
Gogoratuko duzuenez, joan den astean, ikastaro telematikoen funtzionamendua azaldu genizuen. Zer diren, nola antolatzen ditugun, zein aukera eskaintzen dugun eta abar. Gaur, berriz, barnetegian bertan ematen ditugun aurrez aurreko eskolen inguruan idatziko dugu.
Nola aldatu da gure etxea eskola presentzialak eman ahal izateko? Eta bertan jateko, lo egiteko, hau da, bizitzeko? Hori argituko dizuegu gaur. Testuaren azpiko galerian argazkiak jarri ditugu, sarritan irudiekin ulertzen baita hitzekin baino hobeto!
SARRERA/IRTEERAK
Gehiago irakurri







