You are here

Gaia: Emakume etorkinek ezin lana lortu

Maila: B2

Egitekoa

Ikaslearen idazlana:

Gaur, Alemanian emakume etorkinei buruz eta lana aurkitzeari buruz egin duten ikerketa bati buruzko albiste bat entzun dut irratian. Emaitzak harri eta zur utzi nau: 1500 curriculum bidali zituzten, eta guztiek nota, formazioa…berberak, zituzten arren, argazkian beloa zuten edo Turkiakoak ziren emakumeei ez zieten elkarrizketa baterako ere deitu. Egoera hori, Alemanian ez ezik, mundu osoan ere gertatzen dena, bidegabea iruditzen zait eta hori dela eta, S.O.S Etorkin elkarteko webgunera idaztea erabaki dut, elkarteak etorkinen alde lan egiten duela esan didatelako. 

Hasteko, denok dakigu egungo egoera ekonomikoa oso txarra dela eta pandemiarekin horrek okerrera egin duela. Zaila da denontzat lan duina aurkitzea, ekonomia ez baitago ondo, lan gutxi dago, inbertsio gutxi. Hala ere, egia da pertsona guztiok dugula lan duina izateko eskubidea. Gaur egun, emakume izatea lana aurkitzeko arazo bat da, baina egoera are okerragoa da beste erlijio, kultura edo arraza batekoa bada. Horrek guztiak izen bat du: aurreiritziak.

Uste dut pertsona bat beste bat bezain prestatua dagoenean, lanposturako eskubide bera duela. Ezin da bereizketarik edo diskriminaziorik egin. Nola lor dezakegu hau? Uste dut curriculumak enpresetara bidali beharko liratekeela argazkirik gabe, adina, sexua eta nazionalitatea esan gabe. Horrela, ez litzateke diskriminaziorik egingo. Beste aukera bat litzateke etorkinen elkarteek bilerak egitea, jendeak etorkinak, haien ideiak eta kultura ezagutzeko. Azkenik, ideia ona litzateke enpresek laguntza ekonomikoak jasotzea etorkinak kontratatzen dituztenean.

Laburbilduz, nire ustez, lana gizaki guztien eskubidea da, eta ezin da bereizketarik egin sexu, kultura, erlijio edo azal-kolore desberdina izateagatik.

 


Idazlan hauek Zornotzako Barnetegiko ikasleek (edota irakasleek) sortuak dira. Ortografia eta gramatika akatsak zuzendu ditugun arren, estilo eta formari dagozkionak bere horretan utzi ditugu, ikasleen mailak berezkoak dituelako. Hori esanda, argi gera dadila idazlan hauek guztiek dagokien hizuntza eskakizuneko gutxienekoa betetzen dutela; hau da, dagokien mailarako gai direla.

Gemma Bizkarra