Hemen zaude

Udako ikastaroak 2024

Udako ikastaroak uztaila-iraila bitartean eskaintzen direnak dira. Ikastaro hauek 12 eguneko iraupena izaten dute eta 6 ikastaro izaten dira.

2024an sei ikastaro trinko eskainiko ditugu.

Udako ikastaroak 12 egunekoak izaten jarraitzen dute eta egunean 8 eskola ordu eskaintzen dira, bi modalitateetan: pentsio osoa eta pentsio erdia.

Orain duzu HABEren azterketak edo bestelako oposizioetako euskara-probak prestatzeko aukera ezin hobea.

Bestalde, gure ikasleen gogobetetze-maila dela eta, gure Onlineko Barnetegia eskaintzen jarraituko dugu hura indartuz.

Animo!!, uztailetik aurrera ilusioz beteta zure zain egongo gara Zornotzako Barnetegian!!

Egutegia eta prezioak

Deskargatu Udako ikastaroen egutegia 2024

IkastaroaEgunakOrduakPrezioak: pentsio osoan16-18 urte bitartekoak, C1 prestatzeko: pentsio osoanPrezioak: pentsio erdian16-18 urte bitartekoak, C1 prestatzeko: pentsio erdian
Uztailaren 1etik 12ra1296520,00€166,56€443,00€89,56€
Uztailaren 15etik 26ra1296520,00€166,56€443,00€89,56€
Abuztuaren 5etik 16ra1296520,00€166,56€443,00€89,56€
Abuztuaren 19tik 30era1296520,00€166,56€443,00€89,56€
Irailaren 2tik 13ra1296520,00€166,56€443,00€89,56€
Irailaren 16tik 27ra1296520,00€166,56€443,00€89,56€

udako barnetegia

Interesaturik al zaude?

Udako ordutegia

Ikastaro hauek ondorengo ordutegia izaten dute eta egunero egoten dira eskolak (asteburuak barne daude,egun guztiak dira lektiboak):

Udako ordutegia

Gosaria: 8:00
Goizeko eskolak: 8:30-14:00
Bazkaria: 14:00
Arratsaldeko eskolak: 15:00-18:00
Kanpo ekintzak: 18:15-20:30
Afaria: 21:00
Mahai jokoak eta filmak: 21:30
Isiltasuna: 24:00
Idazkaritza: Zabalik 24 orduan

Egonaldiari dagokionezaukera bi dute ikasleek:

  1. Barne gelditzea (guretzat pentsio osokoak), eskolak eta egonaldia pentsio osoan
  2. Etxera joan lo egitera (guretzat pentsio erdia), eskolak eta bazkaria. Kanpo-ekitzetan esku hartzea dute.

Zornotzako Barnetegira etortzeko baldintza bakarra: gutxieneko adina 16 urte 2024an..

Interesaturik al zaude?

Garesti? Merkeagotu!

Garesti? Merkeagotu dezagun! Ikusi DIRULAGUNTZAK. Edo lagun bat ekarri: Bi ikasle batera matrikulatzen badira %25eko deskontua aplikatuko zaio ikasle bakoitzari. Gauzak lagunekin egitea beti errazagoa da! :)

Matrikula egin nahi duzu?

Matrikula egiteko, deitu (946308304) edo idatzi email bat (info@zornotzakobarnetegia.eus).
Egingo duzun ikastarorako izen-ematea telefonoz edo emailez konfirmatu ondoren, Barnetegira etorri aurretik (ikastaroa hasi baino lehenago) matrikularen diru-kopurua banku-transferentzia bidez ordaindu behar duzu, kontzeptuan ikaslearen izen-abizenak adierazita.

Kutxabank : ES80/2095/0023/59/2023013535
Titularra: Aurten Bai Fundazioa

Matrikula egin >>>

udako barnetegia