Hemen zaude

Udako ikastaroak uztaila-iraila bitartean eskaintzen direnak dira. Ikastaro hauek 12 eguneko iraupena izaten dute eta 6 ikastaro izaten dira.

COVID-19aren ondorioz, Barnetegia online zerbitzura egokitu behar izan dugu eta oso arrakastatsua izan da gure ikasleen artean. Online zerbitzua eskaini dugun hilabete horien ondoren, ilusioz irekiko ditugu berriro ateak aurrez aurreko zerbitzua eskaintzeko 2020ko uztailetik aurrera eta, beti bezala, sei ikastaro trinko eskainiko ditugu 16 urtetik gorako ikasleentzat.

Udako ikastaroak 12 egunekoak izaten jarraitzen dute eta egunean 8 eskola ordu eskaintzen dira, bi modalitateetan; pentsio osoa eta pentsio erdia.

Orain duzu HABEren azterketak edo bestelako oposizioetako euskara-probak prestatzeko aukera ezin hobea.

Bestalde, gure ikasleen gogobetetze-maila dela eta, gure Onlineko Barnetegia eskaintzen jarraituko dugu hura indartuz.

HABEren jarraibideei jarraituz eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren aholkularitzarekin, Zornotzako Barnetegiak, higiene pertsonaleko gomendioez gain, COVID-19ren aurkako kontingentzia-plan bat ezarri du. Plan horretan, maskara nahitaez erabiltzeaz gain, prebentzio-neurri batzuk aurreikusten dira.

Zornotzako Barnetegian badakigu gure osasuna eta gainerakoena ziurtatzeko egin behar dugun ahalegina, baina, egoera eta inguruabarrak ere orain arte guztiz ezezaguna izan den salbuespenezkoa dira, eta guztiz beharrezkoa da gure erkidego osoaren konpromisoa eta lankidetza.

Animo!!, uztailetik aurrera ilusioz beteta zuri zain egongo gara Zornotzako Barnetegian!!

Ikastaro hauek ondorengo ordutegia izaten dute eta egunero egoten dira eskolak (asteburuak barne daude,egun guztiak dira lektiboak):

Udako ordutegia

Gosaria: 8:00
Goizeko eskolak: 8:30-14:00
Bazkaria: 14:00
Arratsaldeko eskolak: 15:00-18:00
Kanpo ekintzak: 18:15-20:30
Afaria: 21:00
Mahai jokoak eta filmak: 21:30
Isiltasuna: 24:00
Idazkaritza: Zabalik 24 orduan

Egonaldiari dagokionezaukera bi dute ikasleek:

  1. Barne gelditzea (guretzat pentsio osokoak), eskolak eta egonaldia pentsio osoan
  2. Etxera joan lo egitera (guretzat pentsio erdia), eskolak eta bazkaria. Kanpo-ekitzetan esku hartzea dute.

Zornotzako Barnetegira etortzeko baldintza bakarra da 16 urte izatea ikastaroa hasi orduko.

Udako ikastaroen egutegia 2020

 

IkastaroaEgunakPrezioak (Barnetegian)Prezioak (Pentsio erdian)
Uztailaren 6tik 17ra12483,00€412,00€
Uztailaren 20tik 31ra12483,00€412,00€
Abuztuaren 3tik 14ra12483,00€412,00€
Abuztuaren 17tik 28ra12483,00€412,00€
Irailaren 1etik 12ra12483,00€412,00€
Irailaren 14tik 25era12483,00€412,00€

Interesaturik al zaude?