ONLINE IKASTAROAK

Ikastaroen prezioak 2025-2026

  • urritik ekainera (ikasturte osoa, 9 hilabete): 860,00 €
  • urritik abendura (3 hilabete): 305,00 €
  • urtarriletik martxora (3 hilabete): 305,00 €
  • apiriletik ekainera (3 hilabete): 305,00 €

EMAN IZENA

Online ikastaroak - ezaugarriak

Onlineko ikastaroek hiru atal dituzte:

  • Programa (IKASTEN plataforman: BOGA eta unitate didaktiko propioak). 
  • Mintzamen-saioak
  • Tutoretza

Metodologia:

  • Ikasleak interneterako sarbidea beharko du.
  • Ikaslea bakarrik arituko da, bere kontura nahi duenean. Astean gutxi gorabehera 5 ordu egin beharko du modu autonomoan, baina gehiago ere egiteko aukera izango du. 
  • Ikasleak programa horretan unitateak izango ditu. Unitateek helburu bat izango dute, eta trebetasun guztiak landuko dira.

Trebetasun hartzaileak: Entzumenak eta irakurmenak modu automatikoan edo zuzenketa orria eskainiz zuzenduko dira; laburpena eskatzen ez bada, tutorearekin zuzenduko da.

Idazmena: Tutoreak idazlanen gaineko feedbacka emango dio ikasleari, eta gero, tutoretzan irakasleak beharrezko joz gero, feedbacka horren gaineko azalpenak ere emango dizkio ikasleari.

Mintzamen-saioak: aurrez aurrekoak edota online, astean ordu bat. Online izanez geroa, bideokonferentzia-plataformak erabiliko dira. Mintzamen-saioetan 4 ikasle izango dira normalean, eta unitateetan landutako helburuei begira antolatzen dira (aurkezpena, gaia, elkarreragina…).

Tutoretza-saioak: Bi astean behin, 30 minutuz, bakarka, ikaslearen eta tutorearen artean adostutako orduan. Aurrez aurrekoak edota online. 

Matrikula egin nahi duzu?

Matrikula egiteko, deitu (946 308 304) edo idatzi email bat (info@zornotzakobarnetegia.eus).
Egingo duzun ikastarorako izen-ematea telefonoz edo emailez konfirmatu ondoren, Barnetegira etorri aurretik (ikastaroa hasi baino lehenago) matrikularen diru-kopurua banku-transferentzia bidez ordaindu behar duzukontzeptuan ikaslearen izen-abizenak adierazita.

Kutxabank : ES80 2095 0023 59 2023013535
Titularra: Aurten Bai Fundazioa

EMAN IZENA