Zornotzako Barnetegiak horrela ikasi nahi duten ikasle guztiei zerbitzua emateko online ikastaroak eskaintzen ditu. Ikastaro horietan ikasleak BOGA programa, tutoretzak eta mintzamen-saioak ditu.
BOGA programa Aurten Bai Fundazioak egin eta HABEk homologatu duen bakarra da, eta Moodle Plataforman euskaltegiei eskaintzen diena da. BOGAk ondorengo maila hauek ditu: A1, A2, B1, B2 eta C1, Europako Erreferentzia Markoak definitzen dituenak.
BOGA programaren bitarteko online ikastaroaren ezaugarriak:
- Urritik ekainera bitarteko ikastaroa.
- Programaren erabilera 5 ordukoa astean.
- Astean ordu bateko mintzamen-saioa.
- Hamabostean behin ordu erdiko tutoria.
- Prezioa: 503,00€
Zornotzako Barnetegiak HABEk homologatutako C2 maila lantzeko online ikastaroa ere garatu du.
C2 mailako online ikastaroaren ezaugarriak:
- Urrutik ekainera bitarteko ikastaroa.
- Programaren erabilera 6 ordukoa astean.
- Asteko edo bi asteko unitateak ekoizpen bat egitera zuzenduak.
- Tutorearekin etengabeko harremana.
- Prezioa: 526,00€