ONLINE IKASTAROAK
Ikastaroen prezioak 2025-2026 - mailak: A1, A2, B1, B2, C1
- urritik ekainera (9 hilabete) (190 ordu): 860,00 €
- urritik abendura (3 hilabete) (75 ordu): 305,00 €
- urtarriletik martxora (3 hilabete) (75 ordu): 305,00 €
- apiriletik ekainera (3 hilabete) (75 ordu): 305,00 €
*A1, A2, C2 (16-18) dirulaguntzak
Online ikastaroak - ezaugarriak
Onlineko ikastaroek hiru atal dituzte:
- Programa (IKASTEN plataforman: BOGA eta unitate didaktiko propioak).
- Mintzamen-saioak
- Tutoretza
Metodologia:
- Ikasleak interneterako sarbidea beharko du.
- Ikaslea bakarrik arituko da, bere kontura nahi duenean. Astean gutxi gorabehera 5 ordu egin beharko du modu autonomoan, baina gehiago ere egiteko aukera izango du.
- Ikasleak programa horretan unitateak izango ditu. Unitateek helburu bat izango dute, eta trebetasun guztiak landuko dira.
Trebetasun hartzaileak: Entzumenak eta irakurmenak modu automatikoan edo zuzenketa-orria eskainiz zuzenduko dira; laburpena eskatzen ez bada, tutorearekin zuzenduko da.
Idazmena: Tutoreak idazlanen gaineko feedbacka emango dio ikasleari, eta gero, tutoretzan irakasleak beharrezko joz gero, feedbacka horren gaineko azalpenak ere emango dizkio ikasleari.
Mintzamen-saioak: aurrez aurrekoak edota online, astean ordu bat. Online izanez gero, bideokonferentzia-plataformak erabiliko dira. Mintzamen-saioetan 4 ikasle izango dira normalean, eta unitateetan landutako helburuei begira antolatzen dira (aurkezpena, gaia, elkarreragina…).
Tutoretza-saioak: Bi astean behin, 30 minutuz, bakarka, ikaslearen eta tutorearen artean adostutako orduan. Aurrez aurrekoak edota online.

