ZATOZ ZORNOTZAKO BARNETEGIRA - UDA 2026

Udako ikastaroak uztaila-iraila bitartean eskaintzen dira. Udako ikastaroak 12 eguneko iraupena dute eta egunean 8 eskola-ordu eskaintzen dira, bi modalitateetan: pentsio osoa edo pentsio erdia.

Orain duzu HABEren azterketak edo bestelako oposizioetako euskara-probak prestatzeko aukera ezin hobea.

udako barnetegia

Hona hemen gure udako ikastaroak, prezio eta egutegi eguneratuarekin.

Egutegia eta prezioak*

IkastaroaIraupenaPrezioa pentsio osoanPrezioa pentsio erdian
Ekainaren 29tik uztailaren 10era12 egun530,00 €450,00 €
Uztailaren 13tik 24ra12 egun530,00 €450,00 €
Abuztuaren 3tik 14ra12 egun530,00 €450,00 €
Abuztuaren 17tik 28ra12 egun530,00 €450,00 €
Abuztuaren 31tik irailaren 11ra12 egun530,00 €450,00 €
Irailaren 14tik 30era (asteburuetan itxita)**13 egun 570,00 €485,00 €

*Prezioetan ostatu eta mantenu zerbitzuak sartzen dira.

**Irailaren 14tik 30era bitarteko ikastaroan, ostiraletan 18:00etan itxiko da barnetegia, eta asteburu osoan itxita egongo da, astelehenera arte.

Deskargatu egutegi osoa PDF formatuan

Gogoratu prezio bereziak daudela HABEren dirulaguntzaz 16 eta 18 urte bitarteko ikasleentzat C1 azterketa prestatzeko eta A1 eta A2 mailetarako. Informazio gehiago eta dirulaguntzak jasotzeko baldintzak ezagutzeko sakatu hemen.

EMAN IZENA

Udako ordutegia

Udako ikastaroak astelehenean hasi eta hurrengo asteko ostiralean bukatzen dira. Hau da, 12 egun lektibo dira jarraian, asteburua barne. (Ikastaroen bitarteko asteburuetan Barnetegia itxita egongo da.)

Udako ordutegia

Gosaria: 8:00
Goizeko eskolak: 8:30-14:00
Bazkaria: 14:00
Arratsaldeko eskolak: 15:00-18:00
Kanpo-ekintzak: 18:15-20:30
Afaria: 21:00
Mahai-jokoak eta filmak: 21:30
Isiltasuna: 24:00
Idazkaritza: Zabalik 24 orduan

Matrikula egiteko aukerak

Egonaldiari dagokionez, aukera bi dituzte ikasleek:

  1. Barne gelditzea - pentsio osokoak: eskolak eta egonaldia pentsio osoan (gosaria, bazkaria, afaria).
  2. Etxera joan lo egitera - pentsio erdia: eskolak eta bazkaria. Kanpo-ekintzetan esku hartzea dute.

Zornotzako Barnetegian matrikulatzeko ikasleen gutxieneko adina 16 urtekoa da (matrikulatzeko unean beteta, edota matrikulazioa gauzatzen den urte naturalean betetzekoa).

udako barnetegia

Dirulaguntzak

Zornotzako Barnetegia HABEk homologatutako euskaltegia da eta, ondorioz, honako dirulaguntzak dituzu aukeran: DIRULAGUNTZAK.
Gure deskontuak: udako ikastaroetan (pentsio erdian zein osoan) bi ikasle batera matrikulatzen badira %25eko deskontua aplikatuko zaio ikasle bakoitzari. Gauzak lagunekin egitea beti errazagoa da!

Deskontuak eta dirulaguntzak ezin dira metatu.