NEGUKO IKASTAROAK 2026 - 2027

Barnetegiak urte osoan eskaintzen ditu euskarazko ikastaro trinkoak, maila eta iraupen desberdinekin. Ikastaro bakoitza hizkuntza mailaren arabera egokitzen da, talde txikietan eta giro euskaldun eta atseginean.

Gure ikastaroak HABEren azterketak edo bestelako oposizioetako euskara-probak prestatzeko aukera ezin hobeak dira.

Hona hemen gure neguko ikastaroak, prezio eta egutegi eguneratuarekin.

Egutegia eta prezioak

Deskargatu egutegi osoa PDF formatuan

IkastaroaDatakIraupenaPrezioa pentsio osoanPrezioa pentsio erdian
Urria1etik 30era (12an ez)21 egun675,00 €560,00 €
Azaroa2tik 27ra20 egun675,00 €560,00 €
Abenduaazaroaren 30etik 22ra (7an eta 8an ez)15 egun510,00 €420,00 €
Urtarrila7tik 29ra17 egun575,00 €475,00 €
Otsaila1etik 26ra20 egun675,00 €560,00 €
Martxoa1etik 23ra17 egun 575,00 €475,00 €
Apirila5etik 30era20 egun675,00 €560,00 €
Maiatza3tik 28ra20 egun 675,00 €560,00 €
Ekainamaiatzaren 31etik ekainaren 25era20 egun675,00 €560,00 €

 

EMAN IZENA

Neguko ordutegia 2026 - 2027

Ikastaroak astelehenetik ostiralera izaten dira, asteburuetan ez baitago eskolarik.

Ostiral arratsaldetan ez dago eskolarik. Idazkaritza 24 orduz dago zabalik.

Ordutegia ondorengoa da: 

ASTELEHENETIK OSTEGUNERA:
Gosaria: 8:30-9:00
Goizeko eskolak: 9:00-14:00 (atsedenaldia 11:30-12:00)
Bazkaria: 14:00
Arratsaldeko eskolak: 15:30-17:30
Kanpo-ekintzak: 18:00-20:00
Afaria: 20:30
Mahai-jokoak eta filmak: 21:00
Isiltasuna: 24:00
OSTIRALETAN:
Gosaria: 9:00 - 9:30
Goizeko eskolak: 9:30-14:00 (atsedenaldia 11:30-12:00)
Bazkaria: 14:00
Ostiraletan arratsaldetan ez dago eskolarik.
IDAZKARITZA: Zabalik 24 orduan

Matrikula egiteko aukerak eta baldintzak

Egonaldiari dagokionez, aukera bi dituzte ikasleek:

  • Pentsio osoa: Barne gelditzea. Eskolak eta egonaldia: gosaria, bazkaria, afaria eta lo bertan egitea. Kanpo-ekintzetan esku hartzeko aukera dute.
  • Pentsio erdia: Etxera joan lo egitera. Eskolak eta bazkaria bertan egitea. Kanpo-ekintzetan esku hartzeko aukera dute.

Zornotzako Barnetegian matrikulatzeko, ikasleak matrikulazioa gauzatzen duen urte naturalean 16 urte beteta edota betetzeko izan behar ditu.  

Dirulaguntzak eta deskontuak

Gauzak lagunekin egitea beti errazagoa denez, neguko ikastaro berean (pentsio erdian zein osoan) bi ikasle batera matrikulatzen bazarete Zornotzako Barnetegiak %25eko deskontua aplikatuko dizue ikasle bakoitzari.

Gainera, Zornotzako Barnetegia HABEk homologatutako euskaltegia denez, dirulaguntza desberdinak dituzu aukeran. 

Eskura dituzun dirulaguntza guztien informazio osoa hemen daukazu.

Oharra: deskontuak eta dirulaguntzak ezin dira metatu. 

 

EMAN IZENA