H75 ONLINE MODULUA
HABEren azterketa prestatzeko ikastaroa
Ikasi euskara online, zure erritmora, tutore baten laguntzarekin.
Mintzamen-saioak, zuzenketak eta jarraipen pertsonalizatua, etxetik bertatik.
Zergatik H75?
- H: HABEren azterketa prestatuko duzulako.
- 75: ikastaroan 75 ordu emango dituzulako.
- Ikastaroaren iraupena: 3 hilabete.
- Mailak: B1etik C2ra.
- Mintzamen-saioak talde txikitan.
- Eduki digital errazak eta praktikoak.
- Trebetasun guztiak.
- Garapenaren jarraipena: emaitzak ikusten joan.
- Tutorearen feedback-a eta zuzenketak.
Data eta prezioa
- Otsaiaren 2tik maiatzaren 8ra (75 ordu): 305,00 €
- Aste Santuko oporrak: apirilaren 2tik 12ra izango dira.
Nolakoa izango da prozesua?
- Izena ematea eta maila-proba burutu.
- Plataforma digitalera sartu.
- Jarduerak zure erritmora egingo dituzu.
- Tutorearen feedback-a eta zuzenketak izango dituzu.
- Amaierako ebaluazioa izango duzu.
Metodologia zehatza:
- 15 entzumen.
- 15 irakurmen.
- 15 idazmen.
- 15 mintzamen.
- Azalpen-bideoak.
- Gramatika lantzeko ariketak.
- Ikasleak interneterako sarbidea beharko du.
- Ikaslea bakarrik arituko da, bere kontura nahi duenean. Astean gutxi gorabehera 5-6 ordu egin beharko du modu autonomoan, baina gehiago ere egiteko aukera izango du.
Trebetasun hartzaileak: Entzumenak eta irakurmenak modu automatikoan zuzenduko dira; C2n laburpena eskatzen denez, tutorearekin zuzenduko da.
Idazmena: Tutoreak idazlanen gaineko feedbacka emango dio ikasleari, eta gero, tutoretzan irakasleak beharrezko joz gero, feedbacka horren gaineko azalpenak ere emango dizkio ikasleari.
Mintzamen-saioak: Astean ordubete, bideokonferentziaz eta talde txikietan.
Tutoretza-saioak: Bi astean behin, 30 minutuz, bakarka, ikaslearen eta tutorearen artean adostutako orduan, online.
Zornotzako Barnetegiaren bermea
30 urteko esperientzia daukagu euskara irakasten. Online zein aurrez aurre, gure helburua da zuk euskara erabiltzea, ez soilik ikastea. Prest zaude zure euskara hobetzeko?

