Egunean Behin
HIZKIJALE ETA JARRION
Bi aplikaziorekin gatoz gaurkoan: batetik, Hizkijalea izeneko gaztetxoentzako abentura jokoarekin; bestetik, JarriON aplikazioaren bertsio berriaren aldaketak ere aipatu nahi dizkizuegu. Goazen, bada!
HIZKIJALEA
Gehiago irakurriIkasteko ingurune digitala: joerak, garapenak eta lehentasunak
EUSKARAREN INGURUNE DIGITALA:
EZERTAN HASI ORDUKO ZENBAIT KONTSIDERAZIO:
Onlineko munduak gero eta indar, jarraitzaile eta leku handiagoa duela egungo gizartean:
- 3.700.000.000 pertsonek dute Internetera sarbidea munduan
- EAEn %96k Interneterako sarbidea duen telefonoa du.
Hona hemen EAEko kopuru horiek zehatzago:
Gehiago irakurriIRAKURLE KLUBA MASTODONEN
Gustatuko zaizuen proposamen bat dakargu aste honetan gure blogera. Dakizuenez, joan den azaroan mastodon.eus sare sozialaren aurkezpena egin zen. Blog sarrera honetan azaldu genizkizuen sare honen nondik norakoak: euskal fedibertsoa!
Bada, mastodon.eus sareko erabiltzaile batzuek irakurketa talde bat sortu dute eta geu ere bertan izango gara partehartzen. Otsailean izango da lehen saiakera, eta taldearen helburua hilabetez hilabete liburu bana irakurtzea eta komentatzea da.
Gehiago irakurriMODELA ITZULTZAILE AUTOMATIKOA
Aste honetan aurkeztu da MODELA itzultzaile automatikoa. 2016-2017an garatutako ikerketa-proiektu baten emaitza izan da; Eusko Jaurlaritzak eta SPRIk kudeatzen duten ELKARTEK programa bidez finantzatutako proiektua, hain zuzen ere. Proiektuaren garapenean hainbat erakundek hartu dute parte, haien artean Elhuyarrek, Mondragon Linguak edota EHU/UPVko IXA ikerketa taldeak.
Gehiago irakurriONGI ETORRI MASTODON.EUS
Euskal komunitateak fedibertsoan duen txokoari buruz hitz egingo dizuegula esanez gero, zertaz ari garela pentsatuko zenukete? Ongi etorri Mastodon.eus taldera.
Zer da Mastodon.eus
Gehiago irakurriLEHEN HITZA EUSKARAZ
Astebete. Horixe falta da @euskaraldia gure artean izateko. Ziur gaude irrikitan zaudetena datorren barikua noiz helduko; txaparen bila joan zaretela ere esango genuke lar erratu barik. Horrez gain, etxerako lanak eginda izango dituzue, hau da, joan den asteko blog sarrera irakurrita, Euskaraldiko bideo guztiak ikusita, aholkuak kontuan hartuta, auzokoekin hitz eginda… Prest zaudete, inongo zalantzarik gabe.
Gehiago irakurriERRAZTU DEZAGUN LANA SAREAN
Gaurkoan gai bakarra izan beharrean, kontu birekin gatozkizue. Biak ala biak lehendik daude erabilgarri sarean, baina, kontuan izanda zenbat gauza agertzen diren egunero, pentsatu dugu bi hauek berriro hemen aipatzea interesgarria izan daitekeela zuontzat.
Gehiago irakurriBATEN LEKUAN BI (2X1)
Euskararen akademiak 100 urte egiten ditu aurten eta beraren magalean sortutako Euskara Batuak, berriz, 50. Hala bada, Euskaltzaindiaren mendeurrena ospatzeko, hainbat ekitaldi prestatzeaz gain, ikasleontzat oso interesgarriak diren bi tresna aurkeztu dira; horrexegatik, eta honako hau bereziki zuoi zuzendutako bloga dugulako, tresna horiek zertzuk diren azalduko dizuegu.
Gehiago irakurri