Hemen zaude

Euskal komunitateak fedibertsoan duen txokoari buruz hitz egingo dizuegula esanez gero, zertaz ari garela pentsatuko zenukete? Ongi etorri Mastodon.eus taldera.

Zer da Mastodon.eus

Mastodon sare sozial libre, banatu eta irekia da; anitza eta askea. Hau da, maila berean eta konektatuta dauden instantzien (zerbitzarien) artean sortutako sare soziala da. Librea da ez dagoelako inongo erakunde edo enpresen menpe eta kode irekikoa denez, edonork sor dezake instantzia bat  edozein gai edo arlorekin lotua. Mastodon.eus-en kasuan, euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutakoa da, eta euskaraz sortu da.

Euskaraz izateaz gain, abantaila ugari ditu. Ez da sare komertzial bat, beraz, horrek esan nahi du publizitate gabekoa dela eta gure datuak ez dituela inork begiratzen; pertsonak garela, alegia, eta ez produktuak. Sare librea denez, ezagunago egiten zaigun Twitter ez bezala, adibidez, irudi, logo eta materiala ere libre sortzen da; eragileek beraiek egiten dute.

Nola erabili Mastodon.eus

Norbere kontua sortzeko, eposta eta izena baino ez dira eman behar. Horrekin nahikoa da sarean sartu eta gainontzeko erabiltzaileekin interkzioa izateko. Hau da, gainontzekoen jarduna jarrai dezakegu eta haiek gurea. Sotzen dugun sarrera bakoitza TOOT bat da, eta besteek idatzitakoa gure denbora-lerroan partekatu nahi badugu, hori, berriz, BULTZADA.

Irudietan errazago ulertzen denez, kaixo.mastodon.eus lotura jarraituz gero, bertan aurkituko dituzue, bai adibide, bai argibideak . Zehastasun osoz azalduta funtzionamendua, terminologia, ohiko galderak eta abar.

Bukatzeko, aipatu behar dugu hainbat eragileren elkarlanari esker izan dela posible hasieran mastodon.eus sortzea (PuntuEUS Fundazioa, Azkue Fundazioa, Iametza, Laborategia 2.0, Talaios Koop. eta Dinahosting) eta espero dugula harrera ona izatea eta luzarorako irautea! @zbarnetegia-k egin du TOOT dagoeneko!

Iturria: www.kaixo.mastodon.eus