Usted está aquí

Urte batzuk pasa dira Hitzez eta Ahotsez lehenengo ediziotik . Bai, jaun-andreok, denbora berez igarotzen da, eta konturatu orduko, bosgarrena heldu zaigu. Zuotariko askok soberan ezagutzen duzue egitasmoa, baina zer den ez dakienik ere egon ahal denez, hona hemen gure definizioa: Durangon auzolanean egiten den ekimen literarioa, ilusioz betetakoa eta, benetan ere, berezia. Erakargarria, ezta? Ba, maiatzaren 4ra arte luzatuko da gaur bertan, urtarrilaren 26an, hasiko den Lurra, Hitzez eta Ahotsez; eta onena da denok gaudela gonbidatuta. Animatuko gara, ezta? Gu geu, bai!

Eta lurra izanda oraingo gaia, nor aproposagoa Jakoba Errekondo baino ekimena zabaltzeko? “Lurretik landareak, landareak lantzetik gu jantzi”. Ikusten duzuenez, indartsu dator hizlaria Durangoko Arte eta Historia Museora.

Hurrengo ekintzak, ordea, Bizenta Mogel Liburutegian izango dira; hain zuzen ere, otsailaren 21ean, martxoaren 21ean eta apirilaren 20an. Lehenengo egun bietarako, solasaldi dialogikoak prestatuko dizkigute Hitzez eta  Ahotsez-eko neska-mutilek; eta hirugarrenerako, ipuin-kontalaria.

Hala ere, gu maiatzaren 4aren zain egongo gara irrikan. Antolatutako ezeri garrantzia kendu barik, guretzat hitzez eta ahotsez azaldu ezin daitekeen zerbait da Jendaurreko Irakurketa. I-TZE-LA! Bizi beharrekoa, Plateruenean pilatzen den berotasuna.

 

Interesgarria da, horrelakoetan, egitaraua eskura izatea; beraz, izan dezagun!

Urtarrilak 26  HITZALDIA

            Hizlaria: Jakoba Errekondo

            Gaia: "Lurretik landareak, landareak lantzetik gu jantzi”

            Ordua 19:00

            Lekua: Durangoko Arte eta Historia Museoa

Otsailak 21 SOLASALDI DIALOGIKOA

            Ordua 19:00

            Lekua: Bizenta Mogel Biblioteka

Martxoak  21 SOLASALDI DIALOGIKOA

            Ordua 19:00

            Lekua: Bizenta Mogel Biblioteka

Apirilak 20 IPUIN-KONTALARIA

            Ordua 19:00

            Lekua: Bizenta Mogel Biblioteka

Maiatzak 4  JENDAURREKO IRAKURRALDIA

            Lekua: Plateruena Kafe Antzokia

 

Eta beste barik: Gora Euskal Lurra! Gora Euskal Literatura! Gora Hitzez eta Ahotsez!