You are here

HABE - deialdia 2022

Euskaltegietako ikasleentzako deialdia - 2022

HABEren erregistroan inskribatutako euskaltegi batean matrikulatuta egotea, betiere 2021eko ekainaren 1etik aurrera hasitako ikastaro batean.

Egutegia

Euskaltegietako ikasleentzako deialdiak bi azterketaldi izango ditu 2022 urtean: lehenengoa udaberrian eta bigarrena udazkenean.

 Euskaltegietako ikasleen deialdia (2022)Lehen azterketaldiaBigarren azterketaldia
 Euskaltegiek HABEri jakinarazi ikasleek gainditutako maila Martxoaren 23rakoIrailaren 6rako
 Matrikulazio-epeaApirilaren 4tik 12raIrailaren 8tik 14era
 Onartuen zerrendaApirilak 13Irailak 15
 Idazmen-probaren lekua aldatzeko eskaerak [1]Apirilak 26Irailak 26
 Irakurmen- eta entzumen-proben emaitzakApirilak 27Irailak 27
 Idazmen-probaMaiatzaren 4tik 6ra [2]Urriaren 7an eta 8an [2]
 Idazmen-proba egiteko ezohiko data [3]Maiatzak 17Urriak 18
 Idazmen-probaren emaitzaEkainak 10Azaroak 11
 Berrikuspen-eskaerak aurkezteko epeaEkainaren 13tik 15eraAzaroaren 14tik 16ra
 Mintzamen-probaren lekua, eguna edo ordua aldatzeko eskaerak [1]Ekainak 13Azaroak 14
 Mintzamen-probaEkainaren 23tik uztailaren 9ra [2]Azaroaren 24tik abenduaren 3ra [2]
 Mintzamen-proba egiteko ezohiko data [3]Uztailak 15Abenduak 13
 Emaitza orokorrakUztailak 20Abenduak 19
 Berrikuspen-eskaerak aurkezteko epeaUztailaren 21etik 26raAbenduaren 20tik 22ra

[1] HABEk ahal den neurrian onartuko ditu aldaketa-eskaerak. Idazmen-probetan, leku-aldaketa eskatu daiteke. Mintzamen-probetan, lekuaz gain, egun- edo ordu-aldaketa eskatu daiteke, betiere dagokion mailaren egutegian aurreikusitako aukeren artean. Ikusi mailakako egutegi xehea eta irakurri aldaketak eskatzeko jarraibideak mailakako informazio-orrietako "Probak egiteko leku, egun eta orduak" atalean (mailakako informaziorako loturak, orri honen goiburuan). 
[2] Adierazitako epe hori deialdi osoari dagokio. Maila bakoitzeko probak egun eta ordu jakin batzuetan egingo dira. Informazio gehiago: HABE.
[3] Ustekabeko eta ezinbesteko arrazoi batengatik ohiko datan aurkeztu ezin izan direnentzako bakarrik. Informazio gehiago: HABE.

  • Irakurmen- eta entzumen-probak: euskaltegian egingo dira, adibidez Zornotzako Barnetegian, Zornotzan.
  • Idazmen- eta mintzamen-probak: bi egunetan egingo dira (batean idazmen-proba, eta bestean mintzamen-proba), HABEk deitutako data, leku eta orduetan.
  • Emaitzei buruzko oharra: irakurmen- eta entzumen-probak gainditzea ezinbestekoa da idazmen-probara aurkezteko. Bestalde, idazmen-proban ere gutxieneko puntuazioa lortu behar da mintzamen-probara aurkezteko. 

IturriaHABE