You are here

Euskararen Nazioarteko Eguna zela-eta,  abenduaren 2an, Euskaltelen, Berbalagun birtuala eduki genuen urteetan irakasle ibilitako irakasleekin —Eider eta Gotzonerekin—.  

Oso zirraragarria izan zen berriro, ia bi urte pasatu ostean, elkartzea. Nahiz eta pantaila bidez aritu, asko izan ginen hunkitu ginenok; bestela esanda, elkarrekin emandako ordu erdi pasatxoan, barre zein negar egin genuen berba egiteko batu ginenok. Ekintza berezia, hortaz, euskaltelekoek antolatua. 

Ea aurrerantzean horrelakorik egiterik dugun, eta, berriro ere, Euskalteleko gure lagunekin egoterik dugun. Bikaina izango litzateke, baina, hurrengoa aurrez aurrekoa izatea, eta gaur egun hainbeste behar ditugun besarkadak emateko aukera izatea. 

Laster arte!