Heldu dira Europako itzultzaileak Zornotzako Barnetegira. Dagoeneko, gure artean ditugu, beraz, Poloniako Katarzyna Sosnowska, Esloveniako Barbara Pregeli, Bulgariako Maria Petroval Pachova-Dimitrova eta Lituaniako Laura Luibinavicinte.
Gure lau neskak Etxepare Euskal Institutuak eta Donostia 2016k hautatuak izan dira Itzultzaile Berriak proiekturako eta sei hilabete emango dute gurean euskaran gaitzen.
Proiektuaren helburu nagusia euskal literatura nazioarteko mailan zabaltzea da eta, horretarako, zera lortu behar da: itzulpenetan jatorrizko hizkuntza euskara izatea. Hori dela-eta, hizkuntza ikasi ahala, EIZIEren (Euskal Itzultzaile Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea) laguntzaz, euskal literatura-lanak gaztelania ez den beste hizkuntza batera itzuliko dituzte eta, horrela, obrak Europan zehar emango dira ezagutzera.
Ikusten duzuenez, gogor egin beharko dute lan itzultzaileek egitasmoa aurrera ateratzeko; hortaz, animo neskok! Eutsi euskarari! Eta eskerrik asko munduratzen laguntzearren!

