2022/05/13

30 urte bete dugu

Zornotzako Barnetegia - 30 urte

Aste honetan Zornotzako Barnetegiak 30 urte bete ditu, eta urteurren borobil hau ospatzeko, ekitaldi berezia izan genuen gurean maiatzaren 10ean. Agintari eta ordezkari politikoez gain, 3 hamarkada hauetan gure etxearen parte izan diren hainbeste lagun bertaratu ziren barnetegira, euren artean irakasle, lankide edota ikasle ibili direnak.

Ospakizun ekitaldia arratsaldeko zazpietan hasi zen kargu publikoei egindako agur dantzarekin. 

Gehiago irakurri
2022/04/28

Caritas Euskadi eta Aurten Bai Fundazioa - hitzarmena

Acuerdo entre Caritas Euskadi y la Fundación Aurten Bai

Caritas Euskadik eta Aurten bai Fundazioak hitzarmen bat sinatu dute migratzaileei eta baliabiderik ez duten edo baztertuta geratzeko arriskuan dauden pertsonei euskara ikastea errazteko.

Gizarte-bazterketako egoeran dauden biztanleek bizi duten errealitate konplexuaren aurrean, egoera horiek gainditzeko lurraldean diharduten eragileen arteko laguntza koordinatuak inpaktu handiagoa lor dezake.

Gehiago irakurri
2021/12/23

Barnetegia Gabonetan zer?

urte berri on! - euskeraz

Negua hasi da eta urtea badoa, 
logelak zarratu, ikasgelak itxi,
ikasleei agur esan eta bagoaz.
Bukatu da abenduko ikastaroa!

Gabonak bidean, hotza kalean,
senideekin egon nahi
baina, batzuk, ezinean.
Zaindu gaitezen, 
eta zaindu ditzagun besteak,
ahalik eta ondoen has dezagun datorren urtea.

Erregeen ostean hasiko gara berriro martxan.
Bai, bai, urtarrilaren 10ean!

Beraz, gogoratu,
euskaraz bizi nahi baduzue datorren urtean,
zabalik izango dituzuela, gure etxeko ateak.

Gehiago irakurri
2021/12/09

Euskararen Eguna ospatzeko lehiaketaren emaitzak

Lehiaketaren irabazlea

Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko, aurten, ikasleei zera eskatu diegu: euskal kantetako esaldi ederrenak, esanguratsuenak edota gustukoenak aukeratu eta margo ditzatela.

Hara hemen emaitza!! Itzelak zarete, kuadrilla! Eskerrik asko!!

Goian - gure irabazlearen argazkia!!! ZORIONAK, Ane!!! Zeu izan zara gure lehiaketako irabazlea, beraz zeuretzat izango da doako ikastaroa egiteko beka!

 

 

Gehiago irakurri
2021/12/09

Euskararen eguna Barnetegian

Euskararen eguna ospatzen

Joan den abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko, ikasleei zera eskatu diegu: euskal kantutegiko esaldi ederrenak, esanguratsuenak edota gustukoenak aukeratu eta margo ditzatela.

Argazki honetan duzue lortutako emaitza, eta baietz ezagutu bertan irakur daitezkeen esaldi asko eta asko! Itzelak zarete, kuadrilla!

Eskerrik asko!!

Gehiago irakurri
2021/09/22

2021 - Udako ikastaroak amaitzear daude

Udako ikastaroak amaitzear daude, baina gu ez gara gelditu eta gelditzeko asmorik ere ez!
Egun hauetan Añanara joan gara; Iñaki Iza ezagutu dugu, pilotaria; Laidara joan gara, kayak egitera; Bizkargira ere igo gara.
Honelako bista ederrak ikusi dituzue beste inon?
Zornotzako Barnetegian ez duzue bakarrik euskara ikasten, euskaraz bizitzeko aukera ere izango duzue!

Gehiago irakurri
2020/10/30

Urriko ikastaroko argazkiak

Hona hemen hilabete honetan egin ditugun ekintzetako argazkiak. Urriko ikastaroa bukatu da, baina astelehenean bueltan izango gara azarokoarekin! Ordura arte, gozatu argazkiekin eta, nola ez, aprobetxatu asteburua!!

#GuHemenGaude #irekita

#aurrezaurrekoak #telematikoak #online

Gehiago irakurri
2020/10/16

NOLAKOAK DIRA AURREZ AURREKO IKASTAROAK BARNETEGIAN?

Gogoratuko duzuenez, joan den astean, ikastaro telematikoen funtzionamendua azaldu genizuen. Zer diren, nola antolatzen ditugun, zein aukera eskaintzen dugun eta abar. Gaur, berriz, barnetegian bertan ematen ditugun aurrez aurreko eskolen inguruan idatziko dugu.

Nola aldatu da gure etxea eskola presentzialak eman ahal izateko? Eta bertan jateko, lo egiteko, hau da, bizitzeko? Hori argituko dizuegu gaur. Testuaren azpiko galerian argazkiak jarri ditugu, sarritan irudiekin ulertzen baita hitzekin baino hobeto! 

SARRERA/IRTEERAK

Gehiago irakurri

Orriak