Hemen zaude

Gutxi falta da abenduaren 16an abiatu zen Blogetan! lehiaketari amaiera emateko. Hain zuzen ere, martxoaren 6an ospatuko den Blogetan! Euskal blogarien topaketan ezagutuko ditugu Azkue FundazioakArgia aldizkariak lagunduta_ antolatutakoaren irabazleak.

Aspalditik dakigunez, lehiaketan parte hartu duten blogak lau kategoriatan sailkatu dira: Kultura, Gizartea eta Politika, Aisialdia, eta Zientzia eta Teknologia. Eta hauek dira irakurleen eta epaimahaikoen artean aukeratutako blog finalistak; kategoria bakoitzeko hiru:

Kategoria bakoitzeko, beraz, blog banak irabaziko du. Ez dira izango, baina, saridun bakarrak, Blogari berriaren saria ere banatuko da_eta; 2013. urtean sortutako blog partaideetariko batek irabaziko du. Bost saridun, hortaz. Zorte on, guztioi!!

Baina sari banaketara heldu orduko, blogetan hainbeste adituren ahotik, hitzaldiez, esperientziez, eta mahai-inguruaz gozatzea izango dugu. Aukera ezin hobea hainbat eta hainbat ikasteko. Interesgarria, benetan, egitaraua!!

Anima zaitezte, euskal blogariok!! Eman izena eta Bilboko Euskararen Etxean elkartuko gara!!