Hemen zaude

Etxepare Institutua eta Aurten Bai

ETXEPARE Euskal Institutuaren eta Aurten Bai Fundazioaren arteko lankidetzari esker 31 ikasle ari dira uztail honetan ikastaro trinkoa egiten Zornotzako Barnetegian; 16 ikasle aurrez aurre eta 15 online. Atzo Irene Larraza Etxepareko zuzendariaren bisita izan zuten eta beraien esperientziak partekatzeko aukera izan zuten.

Larrazak ikasleok euskararen eta euskal kulturaren zabalpenean duten papera azpimarratu zuen. Mikel Etxebarria Fundazioko presidenteak Institutuaren eta Fundazioaren arteko lankidetzaren garrantzia azpimarratu zuen. Abuztuan ere beste 17 ikasle izango dira Zornotzako barnetegian.

Ongi etorri!!! 

Etxepare Euskal Institutua eta Aurten Bai Fundazioa - uztailako ikastaroaEtxepare Euskal Institutua eta Aurten Bai Fundazioa - uztailako ikastaroaEtxepare Euskal Institutua eta Aurten Bai Fundazioa - uztailako ikastaroa