Hemen zaude

43.232373, -2.737753

Zornotzako Barnetegia - Larrea auzoa, z/g - 48340 Amorebieta-Etxano

Zornotzako Barnetegia Amorebieta-Etxanoko Larrea Auzoan dago. Erdigunetik gertu, hamar minutura oinez, bertan ikastola, eskola publikoa eta kiroldegia ere badaude.

Amorebieta-Etxano 18.000 biztanle inguruko herria da eta Bizkaiko erdialdean dago. Bilbotik, Durangotik eta Gernikatik edo Urdaibaiko Biosferaren Erreserbatik 15-20 minutura, eta Donostiatik edo Vitoria-Gasteiztik 60 minutu baino gutxiagora. Gainera, oso ondo komunikatuta dago garraio publikoari esker (Bizkaibus zein Euskotren).

Amorebieta

Amorebieta-Etxanoko herria asko hazi da azken urteotan. Beraz, udalerri txiki baten abantailak izateaz gain, kirol, aisialdi eta asistentzia zerbitzu ugari ditu. Azken horien artean aipamen berezia merezi dute:

Zelaieta Zentroa

Zelaieta Zentroa

Zelaieta kultura zentroa
http://www.ametx.eus/eu/zerbitzuak/zelaieta

Kiroldegia

Kiroldegia

Udalarekin dugun akordioari esker, gure Ikasleek bazkideen abantaila berak dituzte (igerilekua dohainik, prezio bereziak ikastaroetan, gimnasioan,...) Kiroldegia berria da eta barnetegitik gertu dago

Zornotza Aretoa

Zornotza Aretoa

Zinea, antzerkia, musika, ikuskizunak, ... kultura zure esku.

Eta askoz gehiago

Eta askoz gehiago

Amorebietak beste hainbat gauza ere eskaintzen dizkizu: komertzioak, banketxeak, anbulatorioa (larrialdi zerbitzua), aisialdirako guneak, bidegorriak...

http://www.amorebieta-etxano.eus