Hemen zaude

Ezeri ekin baino lehen, sarrera gisa aipatuko dut herriko aldizkarian irakurri berri dudan albistea, non esaten den herrian zegoen azken liburu-denda itxi egin dutela. Dakigunez, lehen herrian liburuak saltzen zituzten denda gehiago genituen, baina azken hamar urteotan denak itxi egin dituzte. Hori dela eta, herriko aldizkarian artikulu hau idaztea erabaki dut, egoeraren gaineko gogoeta eragiteko eta nire iritzia herritarrei helarazteko.

 

Lehenik eta behin, esan behar dut argi dagoela liburuen gaiak hautsak harrotzen dituela gure gizartean. Izan ere, herritarren artean iritzi kontrajarriak ikusi ditzakegu. Alde batetik, batzuek uste dute bizitzak berak aurrera egiten duela, hau da, eboluzionatzen duela, eta egun liburuen ordez, ebookak erabiltzea onuragarriagoa dela, teknologia aurrerapauso handia delako. Bestetik, askoren eta askoren ustez, liburuak behar-beharrezkoak dira, egun baten teknologiak arazoak eman ahal dizkigulako. Liburuak, aldiz, nahi dugunean irakur ditzakegu, ez baitugu konexioa behar. Gainera, esaten dute paperean irakurtzea erosoagoa dela.

 

Izan liteke, eta hala izango da, bizitzak guk bezala eboluzionatzen duela. Hala ere, ezin ukatu daiteke liburuek gizarteari alde onak dakarzkiotela, esate baterako, historia osoaren gertakizunak batzen ditu. Interneten, berriz, ezin daiteke liburu zahar horiek irakurri. Beraz, esan dezakegu liburuetan informazio gehiago aurki dezakegula. Horrenbestez, nire ustez, teknologiaren erabilerak gizarteari onurak dakarzkiola badakit, baina liburuek ere bai. Horregatik, uste dut teknologia eta liburuak uztartu behar genituela, azken finean, biak bateragarriak dira.

 

Bestalde, niri ulertezina iruditzen zait, gaur egun, eskoletan gertatzen ari dena. Dakizuenez, egungo ikasleek liburuak ordenagailuetan dituzte, ezer ere ez paperean, eta niri hori lotsagarria iruditzen zait. Lehenengo, zalantzarik gabe, egun guztia ordenagailuaren aurrean egotea ikusmenerako kaltegarria da. Bigarrenik, gure arbasoek beti liburuekin ikasi zuten, zergatik aldatu behar dugu? Emaitza onak lortzen zituzten. Gaur egun, ordea, haur askok ikastoletan porrot egiten dute. Horregatik, uste dut ikastoletan liburuak sustatu beharko genituzkeela, irakurzaletasunaren egoera bestelakoa izan dadin, eta horrela, liburu-denden egoera hobea izango litzateke.

 

Gauzak horrela, arestian esan bezala, gure arbasoetatik zer ikasi ere badugulakoan ziur nago. Era berean, liburuak ezinbestekoak direnez, nahiko nuke liburuak sustatzea, egungo egoera bestelakoa izan dadin.

Argoitz Barona