HABE: ikasleen sarbidea
Q87
Ongi etorri euskara ikasteko prozesuan bidelagun izango duzun gida praktiko honetara. Eduki honen helburua HABEren webgunean nabigatzen laguntzea da, zure datu pertsonalak kontsultatu, ikasle-ibilbidea aztertu eta ziurtagiri ofizialak modu errazean deskargatu ditzazun.
HABE Atarian Sartzeko Gida
Zure euskara prozesua ezagutzeko, HABEren orrialdean sartu behar duzu. Hauek dira jarraitu beharreko urratsak:

Beheko taulan azaltzen den moduan, erabiltzailea eta pasahitza zuk zeuk ez baduzu aldatu, normalean erabiltzailea, NAN zenbakia letrarekin eta pasahitza NAN zenbakia letrarik gabe izaten da.
Behin sartu eta gero, ikasleek informazio desberdina izango duzue eskuragarri hemen ikusi ahal dugun moduan:

- Datu pertsonalak eta akademikoak:
-Bakoitzak hor bere datuak izango ditu eta horiek aldatu ere egin ahalko ditu.
.png)
-Atal horretan ikaslearen historiala ere ikus dezakezu:

-Horretaz gain, amaierako txostenak atalean, ikasle bakoitzak izan duen amaierako ebaluazio-txostena eskuragarri izango duzu:

- Jarraipena: asistentziak eta ebaluazioak (egungo ikastaroak). Bertan ikastaro bakoitzean betetako asistentzia kopurua ikusgai izango duzu. Horretaz gain, ikastaro bakoitza amaitu eta gero, egindako ebaluazioa eta irakasleak jarritako oharrak ikusi ahal izango dituzu.
- Azterketak: matrikulak eta emaitzak.
-Atal honetan zein azterketetan izena eman ahal duzun jakinaraziko zaizu:

-Egiaztatze-ibilbidea atalean, Lortutako azken maila ikusgai izango duzu.

- Agiriak: Bertan lortutako agiriak deskargatzeko aukera izango duzu.

- Dirulaguntzak: Atal honetan HABEk eskaintzen dituen dirulaguntzei buruzko informazioa jasoko duzu.

Ikusi dugun bezala, HABEren atariak zure euskararen prozesu osoa biltzen du: bai eskoletako asistentziak, bai lortutako egiaztagiriak. Gomendagarria da tarteka atarian sartzea zure datuak eguneratuta daudela ziurtatzeko, azterketen deialdi berriak kontsultatzeko edo egon daitezkeen dirulaguntzak eskatzeko. Horretarako sakatu hemen.
