Oraindik HABEren eta HOBEren azterketa deialdiak urrun ikusten ditugu, baina gakoa erritmoan dago. Askotan, azterketa prestatzea zaila iruditzen zaigu ezin dugulako lanarekin uztartu. Zornotzako Barnetegian hiru hamarkada daramatzagu ikasleei bidea errazten, eta esperientzia horrek erakutsi digu ikasleen beharrizanetara moldatzen. Horregatik sortu dugu H75 ikastaroa: mugarik gabe eta zure neurrira ikasteko aukera ematen dizun modulu berritzailea. Poliki-poliki, baina etenik gabe, helburura iritsiko gara!
Ikastaro honi esker, HOBE zein HABE azterketak prestatu ahal izango dituzu nahi duzun tokian eta zure bizimodura hobekien egokitzen den unean. B1etik C2ra bitarteko maila guztietara egokituta dago, eta etxetik mugitu gabe hizkuntzaren lau gaitasunak landu ahal izango dituzu.
Askotan, azterketa baten aurrean sentitzen dugun presiorik handiena denbora falta izaten da. H75 ikastaroak oztopo hori gainditzen laguntzen du. Zure euskara hurrengo mailara eramateko prest zaude? Guk bidea erraztuko dizugu! Jar zaitez gurekin harremanetan eta zatoz Zornotzako Barnetegira! Bisitatu gure webgunea informazio osoa izateko.

