Barnetegiko ikasleentzako 2026ko azterketa-deialdia

Badatoz!! Azterketak badatoz!!
Ikasleentzako azterketa-deialdiak bi azterketaldi izango ditu 2026 urtean: lehenengoa udaberrian eta bigarrena udazkenean.

Urtarrilaren 16an publikatu zen EHAAn euskaltegietako ikasleentzako 2026ko azterketa-deialdiaren ebazpena. Aldaketarik garrantzitsuena da azterketariei deialdi itxian 2024ko eta 2025eko azterketaldietako emaitzak gorde egingo zaizkiela 2026ko bi azterketaldietan. 

Honako hauek dira, halaber, datarik garrantzitsuenak: 

  • Q87n maila gainditzeko azken eguna: martxoaren 20 (lehen deialdia) eta irailaren 2 (bigarren deialdia).

  • Izen-ematea: apirilaren 9tik 14ra (lehen azterketaldia) eta irailaren 7tik 13ra (bigarren azterketaldia)

Idatzizko eta ahozko azterketen datak oraindik ez dira argitaratu, baina honakoak aurreikusten dira (ez dira behin betikoak): 

  • Idatzia: maiatzaren 7tik 9ra (1) / urriaren 1etik 3ra (2)

  • Ahozkoa: Ekainaren 23tik 27ra (B1, B2) eta uztailaren 1etik 4ra (C1, C2) / azaroaren 25etik 28ra (B1, B2) eta abenduaren 2tik 5era (C1, C2).