Mintzamena lantzeko ikastaroa

Idatzizko azterketa gainditu eta ahozkoa prestatu behar duzu? Ekainean (azterketaren data ofizialaren aurreko asteetan) zuretzako ikastaro berezia eskaintzen dugu. Astelehenetik ostiralera, bi astez, 8:30etik 18:00ak arte (egunero 8 eskola ordu).

2 ASTEKO IKASTARO BEREZIA

 

DatakEgunakPrezioak: pentsio osoanPrezioak: pentsio erdian
Ekainaren 15etik 26ra10440,00 €374,00 €

 Izena emateko epea: Plazak agortu arte

EMAN IZENA

Ordutegia

ASTELEHENETIK OSTIRALERA:
Gosaria: 8:00-8:30
Goizeko eskolak: 8:30-14:00 (atsedenaldia 11:30-12:00)
Bazkaria: 14:00
Arratsaldeko eskolak: 15:00-18:00
Kanpo-ekintzak: 18:00-20:00
Afaria: 20:30
Mahai-jokoak eta filmak: 21:00
Isiltasuna: 24:00
 
IDAZKARITZA: Zabalik 24 orduan

Matrikula

MATRIKULA EGITEKO AUKERAK

Egonaldiari dagokionez, aukera bi dituzte ikasleek:

  1. Barne gelditzea - pentsio osokoak: eskolak eta egonaldia pentsio osoan (gosaria, bazkaria, afaria).
  2. Etxera joan lo egitera - pentsio erdia: eskolak eta bazkaria. Kanpo-ekitzetan esku hartzea dute.

Zornotzako Barnetegian matrikulatzeko ikasleen gutxieneko adina 16 urtekoa da (matrikulatzeko unean beteta, edota matrikulazioa gauzatzen den urte naturalean betetzekoa).

Dirulaguntzak eta deskontuak

Gauzak lagunekin egitea beti errazagoa denez, neguko ikastaro berean (pentsio erdian zein osoan) bi ikasle batera matrikulatzen bazarete Zornotzako Barnetegiak %25eko deskontua aplikatuko dizue ikasle bakoitzari.

Gainera, Zornotzako Barnetegia HABEk homologatutako euskaltegia denez, dirulaguntza desberdinak dituzu aukeran. 

Eskura dituzun dirulaguntza guztien informazio osoa hemen daukazu.

Oharra: deskontuak eta dirulaguntzak ezin dira metatu. 

EMAN IZENA