2026/01/28

Ezagutu H75 ikastaro berria!

Oraindik HABEren eta HOBEren azterketa deialdiak urrun ikusten ditugu, baina gakoa erritmoan dago. Askotan, azterketa prestatzea zaila iruditzen zaigu ezin dugulako lanarekin uztartu. Zornotzako Barnetegian hiru hamarkada daramatzagu ikasleei bidea errazten, eta esperientzia horrek erakutsi digu ikasleen beharrizanetara moldatzen. Horregatik sortu dugu H75 ikastaroa: mugarik gabe eta zure neurrira ikasteko aukera ematen dizun modulu berritzailea. Poliki-poliki, baina etenik gabe, helburura iritsiko gara!

Gehiago irakurri
2026/01/19

2026ko deialdi itxia

Barnetegiko ikasleentzako 2026ko azterketa-deialdia

Badatoz!! Azterketak badatoz!!
Ikasleentzako azterketa-deialdiak bi azterketaldi izango ditu 2026 urtean: lehenengoa udaberrian eta bigarrena udazkenean.

Gehiago irakurri
2026/01/16

Euskara maila egiaztatu

Errealitate asko daude, pertsona bakoitzak berea baitu. Batzuentzat, euskara lan-baldintzak hobetzeko giltza da; beste batzuentzat, amestutako oposizioa lortzeko bidea. Eta badira, besterik gabe, gure hizkuntza maite dutelako ikasten dutenak.

Gehiago irakurri
2025/12/19

SANTO TOMASAK

Urtea amaitzear dagoen honetan, neguko festarik kuttunenetako bat ospatu dugu barnetegian: Santo Tomas eguna. Euskal Herriko herri askotan bezala, gurean ere baserri giroa, usain gozoak eta lagunarteko hurbiltasuna izan dira nagusi. Egun hau ez da jan-edan huts bat izan; ikasle, irakasle eta langileon arteko loturak estutzeko aukera paregabea baizik.

Gehiago irakurri
2025/12/05

DURANGOKO AZOKA!

Batzuek diote euskara ikasteko liburuak behar direla, baina guk badakigu sekretua beste bat dela: bizitzea!

Gehiago irakurri
2025/11/25

GURE AHOTSA, HAIEN BABESA

Zornotzako Barnetegian ez dugu begirada baztertzen. Ikasle eta irakasleok bat egiten dugu ahots bakarrean: indarkeria matxistak gure gizartean eragiten duen zauria onartzezina da.

Gure gizarteak pairatzen duen indarkeria honen aurrean, gure elkartasuna eta babes osoa eskaini nahi diegu eraildako eta zapaldutako emakumeei. Sufritzen duten horiei guztiei esan nahi diegu: ez zaudete bakarrik.

Gehiago irakurri
2025/11/22

AHOZKORAKO GOMENDIO BATZUK

Heldu da! Hemen da azken pausoa: AHOZKOA!

Batzuk deialdi honetan idatziraino heldu zarete. Ez arduratu; hartu atseden eta deskonektatu, baina, batez ere, ez kikildu eta jarraitu hasitako bidea! Kontuan izan egin duzuen lana eta eskainitako orduak. Horrek guztiak emaitza ona izango du lehenago edo beranduago, egon lasai: “EZINA, EKINEZ EGINA”!

Gehiago irakurri
2025/10/01

HABEREN AZTERKETA EGITEKO GOMENDIOAK: IDAZLANA

HABEREN AZTERKETA EGITEKO AHOLKUAK

Azterketa garaia heldu da? 

Badakigu urduritasuna egunaren faktore garrantzitsua izango dela, horregatik, gure gomendioak emango dizkizuegu eguna errazteko. 

Lehenengo eta behin, zer eraman behar dut azterketara?

Gehiago irakurri
2025/09/21

16 eta 18 urte bitartekoa bazara? Irakurri:

16 eta 18 urte bitartekoa bazara eta C1 prestatu nahi baduzu, aukera berezia dugu zuretzat

16 eta 18 urte bitartekoa bazara, zure hasierako euskara maila C1B2 bada, eta C1 prestatu nahi baduzu, HABEk aukera berezia du zuretzat..

Gogoratu prezio hauek ekaineko ahozkoa prestatzeko ikastaroak direla; bestela, beste ikastaro bat egin nahi baduzu, begiratu prezioak.

Gehiago irakurri
2024/09/18

Uda joan da

Uda bukatzen ari da, eta kontuak egiteko momentua da. Agian udari lotutako honako datu hauek interesatzen zaizkizu:
 
  • 6 ikastaro trinko, bakoitza 12 egunekoa
  • 403 ikasle izan ditugu eta horietatik 45ek gutxienez 2 ikastaro egin dituzte, eta batzuek 4 ere egin dituzte! 
Gehiago irakurri

Orriak