Hemen zaude

2019/06/28

AGUR ETA ONGI ETORRI

Heldu da neguko ikasturtearen amaiera! Bide luzea egin dugu urrian hasi ginenetik eta hona, eta gure aldetik eskerrak eman nahi dizkizuegu, oso gustura eman dugulako urtea gurean ikasle izan zaretenokin. Era berean, zuok ere gustora egon izana espero dugu, eta ikasitako guztiak baliozkoak izan ditzazuela, horixe da gure  nahia.

Gehiago irakurri
2019/06/23

BG IKT Bideotutorialak

Neguko ikastaroa amaitzeko aste bete baino ez zaigu geratzen eta bukatu baino lehen, tresna erabat erabilgarria ezagut dezazuen nahi dugu. Berez, ez da tresna bat, baizik eta teknologia berriekin lanean aritzen den edonorentzat lagungarri izan daitekeen YouTubeko orri edo kanal bat: BG IKT Taldea.

Gehiago irakurri
2019/06/16

AHOZKORAKO GOMENDIO BATZUK

Heldu da! Hemen da azken pausoa: AHOZKOA!

Batzuk deialdi honetan idatziraino heldu zarete. Ez arduratu; hartu atseden eta deskonektatu, baina, batez ere, ez kikildu eta jarraitu hasitako bidea! Kontuan izan egin duzuen lana eta eskainitako orduak. Horrek guztiak emaitza ona izango du lehenago edo beranduago, egon lasai: “EZINA, EKINEZ EGINA”!

Gehiago irakurri
2019/06/07

MENDIAK APPa

“Haitzean jaioak, haitzera nahi” esaera zaharrak argi uzten du euskaldunok zer dela eta garen hain mendizaleak. Gure lurra malkartsua da, edonon ikus ditzakegu harriak edo harkaitzak agerian, eta nola ez, muino, tontor eta mendiz inguratuta gaude! Beraz, zer esan dezakegu gure zaletasun sutsua are handiagoa izan dadin? Bada, CodeSyntax-ekoek “Mendiak” aplikazioa hobetu dutela, ezin tentagarriago bihurtuz!

Gehiago irakurri
2019/06/02

EUSKARAZ KONTROLATUZ

Euskaraz diren blogei buruz aritu gara hemen noiz edo noiz, baina euskaraz izateaz gain, euskara hobetzeko espresuki sortu diren blogei buruz? Horiek gutxiago izaten direnez, gaur, euretako bat aukeratu dugu zuek ezagutu dezazuen: Euskaraz kontrolatuz bloga.

Gehiago irakurri
2019/05/24

AHAZTEN DIREN GAUZAK

Aste Santua baino lehen hitza eman genizuen beste liburu baten inguruan idatziko genuela. Zorretan gaude, beraz, eta Edorta Jimenezek “Ostadarrak lurra ukitzen duen lekua” liburuan protagonistak hainbestetan errepikatzen duenez, “zorrak ez dira barkatzen, zorrak kitatu egiten dira”. Ekin diezaiogun, bada, gaurko aukeratu dugun liburuari: Aritz Gorrotxategiren Ahazten diren gauzak (Erein).

Gehiago irakurri
2019/05/17

TELEFONOA ESKUAN, KANTA DEZAGUN EDONON!

Zer egiten dugu euskaldunok lagun edo etxekoekin zerbait ospatu nahi dugunean? Bazkaria edo afaria antolatu. Beti! Eta zer da jatordu horien ostean egiten dugun ohikoena? Bada, musean jokatzeaz gain, ABESTU egiten dugu! Lagunartean gaudenean abeslari bihurtzen gara euskaldunok, zalantza barik!

Gehiago irakurri
2019/05/10

HITZEZ ETA AHOTSEZ 2019

Heldu da aurtengo Hitzez eta Ahotsez jendaurreko irakurraldi jarraitua. Urtero bezala, Durangoko @plateruena antzokian elkartuko gara ekimen honetan parte hartuko dugun irakurle, entzule, idazle, musikari, antzezle eta beste hainbat sortzaile. Arratsaldeko 5etan hasi eta gauerdira arte iraungo du aurtengo ekitaldiak, eta inoizko parte hartzaile gehien izango ditu; 280 literatura zale, hain zuzen ere.

Gehiago irakurri
2019/04/14

ASTE SANTUAN ZER IRAKURRI (1)

 

Gainean dugu Aste Santua, eta harekin batera, askok eta askok oporrak izango ditugu; beraz, aspaldian irakurketa gomendiorik egin gabe geundenez, aukera hauxe baliatu nahi izan dugu pare bat libururi buruz hitz egiteko. Aurrekoan proposatutako biak euskal idazleen lan berriak izan ziren; aste honetako blog-sarreran berriz, ingelesetik itzulitako liburu bat aurkeztuko dizuegu. Datorren astean, aldiz, oporretan joan aurreko egunetan hain justu, Aritz Gorrotxategiren Ahazten diren gauzak izango dugu hizpide.

Goazen bada, aste honetakoarekin!

Gehiago irakurri

Orriak