Hemen zaude

2019/10/18

Eusko Jaurlaritzaren Itzultzaile neuronal berria

Ziurrenik gogoan izango duzue iaz, gutxi gorabehera urteko sasoi honetan, itzultzaile neuronal berri bati buruz idatzi genuela hemen. Modela itzultzaileak 2000 hitz itzul zitzakeen hilabetean doan, baina hortik gorakoak ordaindu egin behar ziren; hala ere, aurrerapauso handia izan zen, eta itzultzaileen sorkuntzan bide berriak zabaltzen ari zirela argi erakutsi zuen.Gehiago irakurri
2019/10/09

NPLDn lankidetzan

NPLD Hizkuntza Aniztasuna Sustatzeko Sare Europarra plataforma da. Helburu nagusia, Europako hizkuntza konstituzional, eskualdetako zein Estatu txikietako hiztunen interesak ordezkatzea da; bestela esanda, hizkuntza aniztasuna Europar Batasunaren zehar balio izan dadin lan egiten du. 2007an sortu zen eta, egun, gobernu, GKE zein hizkuntza plangintzaten arloan lan egiten duten 48 erakundek osatzen dute, euren artean, Aurten Bai Fundazioak.Gehiago irakurri
2019/10/04

KANTARI gatoz

Udazkena heldu da, lagunok. Aspaldi amaitu dira herrietako jaiak eta udako iluntze gozoak; baina, zer arraio! Euskaldunok elkartzea, otorduak antolatzea eta kantatzea hain gustuko ditugunez, udaren amaierak ez gaitu geldituko, ez horixe! Bazkari, afari eta lagun arteko txangoak antolatzen jarraituko dugu, horrexegatik hau da gure gaurko ekarpen txikia: KANTARI aplikazioa. Izan ere, zer egiten dugu autobusean norabait joateko elkartzen garenean? Eta bazkalosteetan? Afalosteetan? Ba hori, kantatu.

Gehiago irakurri
2019/09/27

“EUSKARAZ EGIN DUT AMETS”

Bukatu da! Gaur da udako ikastaroetako azken eguna barnetegian! Uztailaren 1ean hasi eta gaur arte, 12 eguneko 6 ikastaro bizi izan ditugu gurean. Bai, bai. Sei trinko, jaun-andreok!

Atzera begiratzen duzuenean, zeuen guztion buruetara oroitzapen on-onak etortzea espero dugu. Adibidez,  lehen eguneko urduritasuna ikaskide eta irakasleak ezagutu arte, logelakideekin egindako negoziazio prozesuak, bazkalosteko kafea edo ibilalditxoa, euskaraz egindako parranda txiki zein handiak eta beste hainbeste kontu (Tim gure tabernariaren garagardo dastaketak barne!).

Gehiago irakurri
2019/08/30

Egunean Behinen jonkiak gara!

Abuztua bukatzear da, eta, berarekin batera, baita gutako askoren oporrak ere. Lanera itzultzea samurragoa izan dadin, hainbat eta hainbat aholku irakurri, entzun eta ikusi ahal izango ditugu, ziurrenik, hedabide gehienetan. Izan ere, urtero gauza bera gertatu ohi da.

Ideia horien guztien artean, sarritan aipatzen diren aholkuak dira hobby edo zaletasunen bati berriz ekitea, edota zerbait berria eta gustukoa hastea. Azken honi heltzea erabaki dugu guk, eta zuek ere animatu nahi zaituztegu. Goazen, bada!

Hasteko, pista batzuk emango dizkizuegu:

Gehiago irakurri
2019/08/16

Ipuin pare bat

Abuztuko lehen ikastaroa gaur bukatuko dugu, eta, nahiz eta guk hemen jarraitu, ziur gaude asko eta asko oporretan joango zaretela. Dakizuenez, noizean behin, irakurketa gomendioak ekartzen ditugu blog sarrera honetara, eta ohikoena eleberriei buruz idaztea izaten da. Bada literaturan azken urteotan indarra hartzen ari den genero aspaldikoa: ipuinak. Zenbaiten ustez haurrentzako idazten diren kontuak izan arren, gero eta irakurle gehiago bereganatu dituen generoa dugu, ordea. Guk pare bat aukeratu ditugu zuei aurkezteko. Bata duela gutxi idatzia da, bestea berriz, 1963koa da.

Orriak