Hemen zaude

2020/07/24

Etxepareko ikasleak gurean online

Etxepare Euskal Institutuak eta Aurten Bai fundazioak bat eginda, urtero izaten dira gurean nazioarteko ikasleak. Aurten, ordea, bizi dugun egoera ezohikoaren eraginez, online barnetegia egin behar izan dute. Bi asteko barnetegia izan da, eta gaur izan dugu azken eguna. Guk, datorren asterako sorpresatxo bat prestatu nahi dizuegu, parte hartu duten ikasleek eurek egina. Adi egon, ostiralean hementxe, blogean, publikatuko baitugu! Bien bitartean, ekimenaren berri ematen duten bi albiste interesgarri irakur ditzakezue bi lotura hauetan:Gehiago irakurri
2020/07/17

Udako lehena, denok harro egoteko modukoa!

Dakizuenez, normaltasun berria deritzon honetara egokituta hasi genituen udako ikastaroak duela pare bat aste. Bai etxea, bai langileak erabat egokituta eta prest izan gara lehen egunetik, eta etorri diren ikasleek ere erantzun ezin hobea eman diote aurrean izan dugun erronkari. Aldaketak izan ditugu, bai, baina, emaitza ikusita, esan dezakegu denok kontzientzia hartuta eta egoeraren berezitasuna erabat barneratuta izan ditugula. Hona hemen labur-labur ikastaroaren nondik norakoak (eta zenbait argazki!)

Gehiago irakurri
2020/06/26

JAKINA EUSKAL TRIBIALA ONLINE

Udako egun lasaiak hortxe bertan ditugu, eta atseden hartzeko garai ezin hobea izango dugu, bai lanetik, bai konfinamendutik, bai azterketa eta ikasketetatik urrunduta. Dakizuenez gure etxea zabalik egongo da bertara etorri nahi duzuenontzat, eta horrez gain, modu telematikoan ere ibiliko gara, online ikastaroekin. Badago, beraz, non aukeratu uda lasai eta euskaraz bizi nahi izanez gero!

Gehiago irakurri
2020/06/19

Euskal Herria BIZI nahi dugu

Aste honetan EuWikipediak martxan jarri duen Wiki Bizi Euskal Herria ekimenaren inguruan idaztera gatoz. Dakizuenez, azken hilabeteotan bizi izan dugun egoerak uda parterako planak aldatu beharra ekarri dio jende askori, batez ere, kanpora joateko ohitura dutenei. Sarritan ez gara konturatzen, baina kanpoko edo urrutiko lurrak bertakoak eta hurbilekoak baino askoz hobeto ezagutzen ditugu. Baliteke alboko herrian toki eder eta interesgarriak izatea, baina, hala ere, guk horren berri ez izatea norbaitek esaten digun arte.

Gehiago irakurri
2020/06/12

"IDAZLANAK" ATAL BERRIA

Sarri entzun izan dugu irakasleok eskaera bera ikasleen artean. Zergatik ez dago sarean ondo egindako idazlanen eredurik? Edo hobeto esanda, eredu gehiago? Zer dela eta ez dira euskara ikasle guztion artean partekatzen?

Galdera horiek ezin ditugu erantzun, baina hutsune hori hor egon da luzaroan, eta, egia da; euskara irakasten dugun zentro guztietan sortzen den beste idazlan kontuan hartuta, materiala sobera daukagu elkarri laguntzeko; bestela esanda, onak diren lanak guztion eskura jartzeko, denok ikus ditzagun eta eurekin ere ikas dezagun.

Gehiago irakurri
2020/06/05

GOZATU SAREAN EUSKARAZ!

Azken hilabeteotan denok ikusi ahal izan dugu euskaraz sortutako baliabideek izan duten gorakada sare-sozialetan. Esparru guztietan erabateko izan da materiala sortu zein partekatzeko joera. Hezkuntzarako materiala eta baliabideak, kultura jarduerak, edozelako eta edozertarako tutorialak...

Gehiago irakurri
2020/05/29

2020 UDAKO IKASTAROAK

Dakizuenez, COVID-19aren eraginez, barnetegiko ikastaroak online izaten ari dira konfinamendua hasi genuenetik. Bat-bateko egoera horri aurre egin beharrak aldaketa asko ekarri ditu gurera, baina behin baino gehiagotan hemen azaldu dugunez, denon esfortzuari eta interesari esker,  lortu dugu aurrera egitea eta ondo erantzun diogu erronkari.

Gehiago irakurri
2020/05/22

Posta zerbitzua euskaraz

Posta elektronikoa euskaraz izan dezagun. Horixe gure gaurko gonbita! Zerbitzua oso osorik euskara hutsean edukitzeko aukera dago joan den astetik, eta horren berri eman nahi dizuegu gaur. ni.eus da zerbitzua eskaintzen duena, eta den dena (laguntza, bezero arreta, web interfazea...) euskaraz da. Zerbitzua erabiltzeko aukera bi daude, bata doakoa eta bigarrena premium edo ordainpekoa.

Premium aukeratuz gero, orain arteko hornitzailea edozein duzula ere, ni.eus arduratuko da lehengo postak, edukiak zein domeinu erregistroak helbide berrira ekartzeaz, hau da, kontuen migrazioaz.

Gehiago irakurri
2020/05/22

BAKARDADEAREN HAUSNARKETA

Teresa Estéfano ikasleak sortutako poema hau partekatu nahi dugu gaur guztiokin. Ederra!

 

BAKARDADEAREN HAUSNARKETA

Zer da bakardadea? Bakarrik gaudenean sentitzen dugun sentimendua. Hori zer den ulertzeko, hausnarketa egitea da ezinbesteko.

Nahiz eta bakardaderen ezaugarri nagusia ikusezintasuna izan, egun, erraza da bakardadearekin topatzea. Bai lanean, baita eskolan ere, aurrez aurre edo sare sozialen bidez, bakardadea gure gizartean ezarrita dago, bakardadea, eragiten duena, gero eta kalte gehiago.

Gehiago irakurri

Orriak