Hemen zaude

2021/09/22

2021 - Udako ikastaroak amaitzear daude

Udako ikastaroak amaitzear daude, baina gu ez gara gelditu eta gelditzeko asmorik ere ez!
Egun hauetan Añanara joan gara; Iñaki Iza ezagutu dugu, pilotaria; Laidara joan gara, kayak egitera; Bizkargira ere igo gara.
Honelako bista ederrak ikusi dituzue beste inon?
Zornotzako Barnetegian ez duzue bakarrik euskara ikasten, euskaraz bizitzeko aukera ere izango duzue!

Gehiago irakurri
2020/10/30

Urriko ikastaroko argazkiak

Hona hemen hilabete honetan egin ditugun ekintzetako argazkiak. Urriko ikastaroa bukatu da, baina astelehenean bueltan izango gara azarokoarekin! Ordura arte, gozatu argazkiekin eta, nola ez, aprobetxatu asteburua!!

#GuHemenGaude #irekita

#aurrezaurrekoak #telematikoak #online

Gehiago irakurri
2020/10/23

Badator Euskaraldia 2020!

Euskaraldia

Badator, badator... Euskaraldia 2020! Bai, lagunok! Hilabete baino gutxiago falta da aurtengo ariketa soziala martxan jarri eta euskara kanpora ateratzeko, baita barrura sartzeko ere! Kanpora, kalera, plazara, parkera, mendira, edonora! Barrura, etxera, lanera, dendara, ikuskizunetara, denera!

Gehiago irakurri
2020/10/16

NOLAKOAK DIRA AURREZ AURREKO IKASTAROAK BARNETEGIAN?

Gogoratuko duzuenez, joan den astean, ikastaro telematikoen funtzionamendua azaldu genizuen. Zer diren, nola antolatzen ditugun, zein aukera eskaintzen dugun eta abar. Gaur, berriz, barnetegian bertan ematen ditugun aurrez aurreko eskolen inguruan idatziko dugu.

Nola aldatu da gure etxea eskola presentzialak eman ahal izateko? Eta bertan jateko, lo egiteko, hau da, bizitzeko? Hori argituko dizuegu gaur. Testuaren azpiko galerian argazkiak jarri ditugu, sarritan irudiekin ulertzen baita hitzekin baino hobeto! 

SARRERA/IRTEERAK

Gehiago irakurri
2020/10/09

Nolakoak dira ikastaro telematikoak?

Telematikoa gora, telematikoa behera, zenbat aldiz entzun eta esan ote dugu #telematiko hitza azkenaldian? Baina zer da telematikoa? Nolakoa da ikastaro telematiko bat? Nola dago antolatuta? Horixe erantzungo dugu gaur hementxe.

Gehiago irakurri
2020/10/02

Neguko ikastaroak abian dira: presentzial, telematiko zein online

Bai, jakin badakigu duela gutxi sartu garela udazkenean, eta negua urruti dagoela oraindik, baina, aizue! Neguko ikastaroak martxan dira gurean! Atzo hasi eta ekaina bukatu arte hilabetero izango duzue euskara ikasteari ekiteko (edo jarraitzeko) bidea gurean! Oraindik izena emateko garaiz zabiltzate, bizkor ibili!!

Gehiago irakurri
2020/09/24

Aukera berriak: barnetegia etxean

Urria ekaina bitartean astean sei orduko ikastaro telematikoak.

  • Ikasturte osoko ikastaroak urrian hasi eta ekainera arte.
  • Astean bitan, egunean hiru ordu.
  • Mailak > A2 - B1 - B2 - C1 

Ikasle batek bere esperientzia azaldu digu:

Gehiago irakurri
2020/08/28

Abuztuko bigarrena_argazki bilduma

Abuztuko bigarren ikastaroa bukatuko dugu gaur, eta hau ere, zorionez, aurreko hirurak bezain ondo joan da. Oso pozik gaude izandako erantzunarekin eta emaitzekin! Baina uda ez da oraindik bukatu gurean, beraz, datorren astelehenean ekingo diogu iraileko lehenari. Ordura arte, ondo izan eta gogoratu: bizi euskaraz!!! Bitartean hementxe dituzue trinko honetako argazkiak!Gehiago irakurri
2020/08/14

Abuztuko lehena_argazkiak

Uda honetako hirugarren ikastaroa bukatuko dugu gaur. Hau ere, aurreko.biak bezala oso ondo joan da, arazorik gabe eta bai ikasle bai langileak oso gustura egindako lanarekin. Beraz, eskerrik asko denoi eta gogoratu datorren astelehenean hasiko dugula abuztuko bigarrena! Bien bitartean, hemen dituzue hamabostaldi honetako argazkiak. Laster arte eta ondo ibili!Gehiago irakurri
2020/07/30

Etxepareko ikasleak gurean online (II)

Gaurko sarrera Ana Barrera lankideak bidali digu; bera aritu da irakasle Etxepareko ikasle taldeekin, egoerak behartuta online egin dugun Barnetegian. Balorazioa ona izan da ikasleen aldetik eta horrek asko pozten gaitu.

Badakigu beraiek hemen euskaraz bizitzeko gogo itzela zutela, eta bizi dugun egoerak hori oztopatu duen arren, euskara eta euskal kultura hurbiletik ezagutu ahal izan dute, online izan bada ere. Espero dugu datorren urtean, berriz ere, mundu zabaletik gurera etorri ahal izatea hainbat eta hainbat ikasle euskalzale.

Gehiago irakurri

Orriak