Hemen zaude
Miñan proiektua
Atzo, ekainak 2, aurkeztu genuen jendaurrean Aurten Bai fundazioak, Guia Pedagogi ikastegiak eta Jakinola elkarteak elkarlanean egindako Miñan proiektu pedagogikoa, eta hemen labur-labur kontatuko dizuegu proiektua zertan datzan.
Gehiago irakurri30 urte bete dugu
Aste honetan Zornotzako Barnetegiak 30 urte bete ditu, eta urteurren borobil hau ospatzeko, ekitaldi berezia izan genuen gurean maiatzaren 10ean. Agintari eta ordezkari politikoez gain, 3 hamarkada hauetan gure etxearen parte izan diren hainbeste lagun bertaratu ziren barnetegira, euren artean irakasle, lankide edota ikasle ibili direnak.
Ospakizun ekitaldia arratsaldeko zazpietan hasi zen kargu publikoei egindako agur dantzarekin.
Gehiago irakurriEuskaraz bizitzeko baliabide interesgarriak: ANTZERKIA
Atal berriaren aurkezpena egin genizuen aurreko batean, eta hemen gatoz aukeratu dugun lehen proposamenarekin.
ANTZERKIA!!!
Nork ez du antzerkia gustuko? Denok egin edo ikusi izan dugu noizbat antzerki lanen bat, eta ziur gaude zuotako askorentzat asteroko edo hilabeteroko plana ere badela antzerkira joatea. Horregatik aukeratu dugu, bada, gaurko proposamena: ARGIA aldizkariko “antzezlanak” atala.
Gehiago irakurriCaritas Euskadi eta Aurten Bai Fundazioa - hitzarmena
Caritas Euskadik eta Aurten bai Fundazioak hitzarmen bat sinatu dute migratzaileei eta baliabiderik ez duten edo baztertuta geratzeko arriskuan dauden pertsonei euskara ikastea errazteko.
Gizarte-bazterketako egoeran dauden biztanleek bizi duten errealitate konplexuaren aurrean, egoera horiek gainditzeko lurraldean diharduten eragileen arteko laguntza koordinatuak inpaktu handiagoa lor dezake.
Gehiago irakurriEuskaltegietako ikasleentzako deialdia 2022 - HABE
Euskaltegietako ikasleentzako deialdia - 2022
HABEren erregistroan inskribatutako euskaltegi batean matrikulatuta egotea, betiere 2021eko ekainaren 1etik aurrera hasitako ikastaro batean.
Egutegia
Euskaltegietako ikasleentzako deialdiak bi azterketaldi izango ditu 2022 urtean: lehenengoa udaberrian eta bigarrena udazkenean.
Gehiago irakurriBuruko zapia
BURUKO ZAPIA
Txiki-txikitatik erakutsi ziguten etxean domeketan mezatara joan behar zela. Hori zen egia mugiezin horietakoa, mundua mundu egiten zuen horietakoa. Eta mezatara emakumeok ezin genuen edonola joan, ez gero! Ezkonduek buruko zapi beltza eta umetxook zapi zuria. Buruko zapi zuria edo zapi beltza zuri-beltzean zen orduko mundu hartako.
Zuri-beltzeko mundu hartan egiak ez ziren zalantzan jartzen, egiak egiak ziren eta mezatara joan behar bazen, joan eta kito! Eta buruko zapia jarri behar bazen, jarri eta kito!
Gehiago irakurriEuskaraz bizitzeko baliabideak
Euskaraz bizitzeko baliabide interesgarriak
Zenbat aldiz entzun ote dugu galdera bera gure ikasgeletan: nola praktikatu dezaket euskara barnetegia bukatzen dudanean?
Ikasleok badakizue irratia euskaraz entzuteak lagunduko dizuela ikasitakoa ez galtzen eta aurrera egiten; badakizue ETB1eko saioak ikusteak ere lagunduko dizuela bide horretan. Euskaraz irakurtzeak ere (bai liburuak, bai prentsa eta aldizkariak) on egingo dizue, nola ez! Horiek denak ezinbesteko tresnak dira egunero informazioa euskaraz jasotzeko. Bai horixe!
Baina!
Gehiago irakurriBarnetegia Gabonetan zer?
Negua hasi da eta urtea badoa,
logelak zarratu, ikasgelak itxi,
ikasleei agur esan eta bagoaz.
Bukatu da abenduko ikastaroa!
Gabonak bidean, hotza kalean,
senideekin egon nahi
baina, batzuk, ezinean.
Zaindu gaitezen,
eta zaindu ditzagun besteak,
ahalik eta ondoen has dezagun datorren urtea.
Erregeen ostean hasiko gara berriro martxan.
Bai, bai, urtarrilaren 10ean!
Beraz, gogoratu,
euskaraz bizi nahi baduzue datorren urtean,
zabalik izango dituzuela, gure etxeko ateak.