Hemen zaude

Barnetegian aparkaleku handia badaukagu ere, batzuetan apuntatuta dauden ikasle kopurua dela-eta, litekeena da lekurik ez egotea. Hori gertatuz gero, egon lasai! Inguruan badago non aparkatu (ikus ezazu atxikitzen dizugun mapa).

Barnetegira etortzeko garraio publikoa erabiltzekotan, Bilbotik Gernikara doan A3514 eta Bermeora doan A3515 Bizkaibusak izango dituzu erabilgarri. Biak Hurtado Amezaga kaletik irteten dira, Bilboko Abando geltoki ondoan. Bidaiak 30 minutu irauten du. Zornotzako San Pedro/Geralekua geltokian jaitsi beharko duzu; hortik, oinez gerturatu beharko duzu Barnetegira (15-20 minutu inguru). Euskotrenen E4 linea ere erabil dezakezu (Bilbon, Matiko eta Zazpikaleetatik Bermeo eta Gernikara). Trena hartzekotan, Amorebieta Geralekuan jaitsi beharko duzu.