Hemen zaude

Iraila lanera bueltatzeko hilabetea da askorentzat, ez, hala ere, guztiontzat. Gero eta lagun gehiagok hartzen ditu oporrak irailean; batetik, uztaila eta abuztua baino merkeagoa izaten ohi delako, eta bestetik, jende kopurua nabarmen jaisten delako.

Beraz, oporretan orain zaudetenontzat, batez ere, baina guztiontzat, ere berean, gaurko blogeko sarrera. GOAZ aplikazioa: hemen sortua eta euskaraz erabil dezakeguna.

Gustukoen ditugun hirietara bidaiak, ibilbideak, irteerak edo bisitak antolatzeko oso erabilgarria da (hegaldi eta hoteletan prezio merkeak eta maukak lortzeko, adibidez), baina ez soilik kanporako; geure herri inguruak hobeto ezagutzeko ere balio baitu (taberna, denda, zerbitzu eta abarri buruzko informazioa eskura izan dezakezu uneoro).

Informazio horrez gain, beste erabiltzaile batzuen iritziak edota haiek egindako ibilbideak jaso ahalko dituzu. Era berean, zeuk ere zeure esperientziak kontatu ahalko dituzu bertan, gainontzekoei informazioa helarazteko, publikoki zein pribatuan. Horrez gain, lagunekin eta familiarekin bizipenak partekatzeko txat pribatua ere badauka.

Bukatzeko, GPS nabigatzailea ere badauka, hau da, momentuan jasoko dituzu lekuan lekuko informazioa eta, behar izanez gero, bertako mapak.

Beraz, GOAZek bidaiak prestatzeko normalean erabiltzen dituzun tresna guztiak uztartzen dituela esan dezakegu; doakoa da, gainera!

Hori bai, badu akats edo alde txar bat, izan ere, Iphone eta Ipadetan baino ezin daiteke jaitsi, momentuz.