Errealitate asko daude, pertsona bakoitzak berea baitu. Batzuentzat, euskara lan-baldintzak hobetzeko giltza da; beste batzuentzat, amestutako oposizioa lortzeko bidea. Eta badira, besterik gabe, gure hizkuntza maite dutelako ikasten dutenak.

Zure arrazoia edozein dela ere, Zornotzako Barnetegian bidea errazten dizugu. HABEren (B1, B2, C1) edo IVAPeko eskakizunak (1HE, 2HE, 3HE...) lortzeko bidelagun izango gaituzu. Gainera, gurean gune lasaia aurkituko duzu zure EPEa (Osakidetza, Hezkuntza, Ertzaintza, Eusko Jaurlaritza, Aldundia......) lasaitasunez prestatzeko.

Deitu gaur bertan (946 308 304), idatzi email bat (info@zornotzakobarnetegia.eus), edo bete formulario hori.